GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-08-16
Balen LOPEZ DE MUNAIN | Gitarra-jotzailea
«Aurrera jarraitzeko borondate irmoa behar dugu musikariok»
Jaialdi anitz izateaz gain, Italian musika zuzenean egiteko beste kultura bat dutela dio Balen Lopez de Munainek. Bere ustez, Euskal Herrian lan eskerga egin beharko da hori erdiesteko. Horrexegatik joan zen Bilboko gitarra-jotzailea Varonara, hemen aukera gutxi ikusten zuelako. Uda honetan etxera itzuli da, ordea. Igandean «Lotuneak» lana aurkeztuko du Hondarribian, Bidasoa Folk jaialdian.

Orain arte, Euskal Herrian, musikatik bizi nahi zuten gehienak kanpora joaten ziren, artista oso onak egon arren, ez zelako behar adina kontzertu antolatzen», adierazi du aspaldian Italian bizi den bizkaitarrak. Hala eta guztiz ere, egoera hobetzen ari dela iruditzen zaio. “Lotuneak” diskoa aurkeztera itzuli da etxera, eta udako jaialdi ugari ikusi duela aitortu du.

Respuesta

­Gazterik ekin al zenion gitarra astintzeari?

13-14 urte nituela ekin nion gitarra jotzeari. Etxean oso musikazaleak izan gara beti; ama, esaterako, piano-jotzailea zen. Lagunartean ere aritzen ginen kantuak sortzen. Nire kasa aritu nintzen ikasten, 18 urterekin kontserbatorioan hasi arte.

­Nolakoa izan da egindako bidea? Kontent al zaude?

Oso pozik nago, ez bainuen pentsatzen hainbeste gauza egitea lortuko nuenik. Musikarion bidea oso zaila da, eta aurrera jarraitzeko borondate irmoa behar da.

­Musika klasikoan murgildu zinen lehendabizi. Zergatik?

Batez ere ikasteko hasi nintzen musika klasikoa lantzen, musikari ona izateko bide bakarra ez izan arren, aproposa eta interesgarria iruditzen zitzaidalako. Baina oso garrantzitsuak dira niretzat doinu herrikoiak, tradizionalak eta jazza ere.

­Euskal musika tradizionala egokitu eta interpretatu duzu.

Hala da. Baina konposizio berriak ere egin ditut. Euskal kutsua darie denei, euskalduna naizelako eta lanek nire zigilua izatea nahi nuelako. Entzundako beste doinu batzuen eragina ere nabari da, musika klasikoarena eta jazzarena, adibidez.

­Konposatzeaz gain, inprobisatu ere egiten duzu.

Inprobisazioa oso garrantzitsua iruditzen zait. Nirekin jotzen duten lagunek egiten dute; jazzlari onak dira, gainera. Ipar Ameriketako beltzen doinuetatik sortutako musika horretan murgildurik ez banago ere, beti gustatu izan zait halako artistekin lan egitea.

­Laukotea osatu eta «Lotuneak» diskoa kaleratu zenuten.

Joxan Goikoetxea euskalduna (eskusoinua), Sardiniako Salvatore Maiore (biolontxeloa eta kontrabaxua), Ingalaterrako Geoff Warren (txirula eta saxofoia) eta laurok elkartu ginen, eta diskoa osatu genuen. Abuztuaren 20an kontzertua emanen dugu Bidasoa Folk jaialdian, Hondarribian. Geoff Warrenek eta biok soilik joko dugu, besteak ezin baitira etorri. Ikasketa, zaletasun eta asmo berdintsuak ditugu laurok. Musika klasikoa egin izan dugu, baina orain beste estilo bat lantzen dugu; gurea. Kontzertu bat emateko edo proiektu bat abiatzeko orduan, berebiziko garrantzia du niretzat lagun egokiak aurkitzeak. Beharbada, ez da hain garrantzitsua izango taldekideek ideia berberak edukitzea, baina musika berdintsu ulertzea eta ikustea komeni da.

­Zer da «Lotuneak»?

Azken urteotan burututako lanaren emaitza da, Europako hainbat jaialditan jo duguna biltzen duena. Kontzertuetan egindakoa disko batean islatu nahi genuen. Donostian grabatu genuen, eta Italiako Mantovan nahastu eta masterizatu. Oraingoz, Italian soilik plazaratu dugun arren, badugu Euskal Herrian ere kaleratzeko asmoa. Eman ditugu kontzertu batzuk, eta jendearen harrera ona izan da. Badira diskoan euskal doinu tradizionalak, baina beste perspektiba batetik begiratuta eginak dira. Gitarrak, esaterako, ez du tradizio handirik Euskal Herrian, eta “Birjina maite” bezalako abesti ezagunak moldatzen ahalegindu naiz, musika tresna horrekin jo ahal izateko. Gure bertsioa sortu izana da garrantzitsuena. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Ertzaintza carga entre gigantes y cabezudos
Euskal Herria
El obispo de Bilbo insta a los militantes de ETA a «reconocer el mal causado»
Ekonomia
La precariedad se globaliza y toma cuerpo legal en euskal herria
Euskal Herria
Garaipena gogoan
Jendartea
La OMS alerta sobre la necesidad de más sanitarios
Kirolak
Stefan condujo a Pro Ken hacia la Copa de Oro
Mundua
Según Siria, esta guerra prueba que la resistencia árabe es necesaria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss