GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-08-16
- Aizkolariak - Urrezko Kopa
Nazabalek hirugarren urtez jarraian lortu du garaipena

GARA

DONOSTIA

Floren Nazabalek hirugarren urtez jarraian irabazi du Urrezko Kopa. Donostiako Trinitate plazan jokatu ohi den lehiaketan aise nagusitu zen nafarra Joxe Mari Olasagastiren eta Iñaki Azurmendiren aurretik, baina etxarriarrak ez zuen lortu probako errekorra ­27 minutu eta 17 segundo, Donato Larretxeak 1995ean­ hobetzea.

Nazabalek laugarren enborrerako ireki zituen lehen aldeak. Olasagastirekin batera bota zituen lehen hiru egurrak, baina hortik aurrera bakarrik aritu zen. Igeldoko aizkolaria pixkanaka atzeratzen joan zen eta lan erditan Peñagarikanorekin ia berdinduta zegoen.

Azkenean, ordea, Olasagastik ongi eutsi zion bigarren postuari eta Iñaki Azurmendi izan zen ezustean hirugarren lekuraino igo zen gizona. Joxemiel Peñagarikanok indarra galdu eta bosgarren amaitu zuen Joxe Juan Barberena lekunberriarraren atzetik.

Sailkapena


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Ertzaintza carga entre gigantes y cabezudos
Euskal Herria
El obispo de Bilbo insta a los militantes de ETA a «reconocer el mal causado»
Ekonomia
La precariedad se globaliza y toma cuerpo legal en euskal herria
Euskal Herria
Garaipena gogoan
Jendartea
La OMS alerta sobre la necesidad de más sanitarios
Kirolak
Stefan condujo a Pro Ken hacia la Copa de Oro
Mundua
Según Siria, esta guerra prueba que la resistencia árabe es necesaria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss