- Harri-jasotzaileak
Miren Urkiolak 9 jasoaldi eman dizkio 100 kilokoari
GARA
MALLABIA
Miren Urkiolak 9 jasoaldi eman zizkion 100 kiloko zilindro zaharrari 5 minututan eta emakumezkoen mailan marka ezarri du. Bizkaitarrak sekulako erakustaldia eman zuen bere herrikideen aurrean eta berak uste baino pare bat altxaldi gehiago lortu zituen.
«Entrenamenduetan bost, sei edo zazpi aldiz jasoa nuen harri hori, baina gaur plazara etorri eta bederatzi eman dizkiot. Uste dut jendearen aurrean hazi egiten naizela», adierazi zuen Urkiolak pozarren proba amaitutakoan.
Izeta, arratsaldean
Mallabian bertan, baina arratsaldez, Zelaik antolatzen duen torneoa jokatu zuten bederatzi harri-jasotzailek. Bost minutuko txanda bana egin behar izan zuten 100 kiloko zilindro zaharrarekin eta bolarekin. Azkenean, irabazlea Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a izan zen 93 jasoaldirekin.
|