GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-08-16
- Pilota
Patxi Eugiri kosta egiten zaio partidak irabaztea bikain jokatzen duenean ere
·Agoiztarrak oso maila ona erakutsi du Azkoitian, baina Titinen defentsa gehiago izan da

Pilotakadak: 599. Iraupena: Ordu bete eta zortzi munutu. Benetako iraupena: Ordu erdi pasatxo. Markagailua: 0-2, 2-2, 2-4, 3-4, 3-5, 5-5, 5-6, 6-6, 6-8, 7-8, 7-11, 8-11, 8-15, 10-15, 10-15, 10-16, 11-16, 11-19, 13-19 eta 13-22. Sakez: 1 Eugik eta 3 Titin III.ak. Egindakoak: 6 Eugik, 1 Goñi III.ak eta 12 Titin III.ak. Galdutakoak: 6 Eugik, 1 Goñi III.ak, 1 Titin III.ak eta 4 Barriolak. Gertaerak: Azkoitiko Gurea pilotalekua ia osorik bete zen.

Asier AIESTARAN

DONOSTIA

Patxi Eugik oso ongi jokatu zuen Azkoitian. Ia beti bezala, pilota oso bizi ibili zuen kantxan eta kolpe freskoarekin dagoela erakutsi zuen beste behin. Gainera, normalean baino gehiago eraso zuen aurreko koadroetan eta, gehienetan, jokaldia oso ongi bideratu zuen tantoa amaitzeko. Baina horiek guztiak eginda ere, agoiztarra ez zen 22ra iritsi.

Horrelaxe laburbildu daiteke atzo Gurea pilotalekuan ikusitakoa. Gonzalezek azken orduan utzitako hutsunea bete zuen Eugik eta, maila ona eman arren, ez zuen lortu Titinen defentsa zulatzea. Triciokoak beste erakustaldi bat eman zuen ­3 tanto lortu zituen sakez, beste 7 airez eta Eugiri pilota sinestezinak jaso zizkion­ eta, Zarautzen 22-21 galdu ostean, Gasteizko garaipenei jarraipena eman zien.

Urdinek hasiera bikaina eman zioten norgehiagokari eta Barriolaren kolpe ona baliatuz ­jokatutako azken lau neurketak irabazi ditu leitzarrak­ Titinek lau tanto egin eta lehia 2-4ko emaitzarekin jarri zuen.

Barriolak beherakada txiki bat izan zuen eta gorriak piloteoan agintzen hasi ziren. Abelek partida amaieran onartu zuenez, eskuak oso ongi ditu eta ez du arazorik izan azkenaldian, baina, hala ere, oraingoz nahiago du beste pilotari ospetsuak baino gutxiago jokatu.

Hortxe etorri ziren lehen berdinketak (5-5 eta 6-6), Eugiren lehen pilotakada ikusgarriak ­7-8koan botatako bi-pareta nabarmentzekoa da­ eta Titinen erantzun are eta harrigarriagoak. Gertatutakoaren adibide apartak dira 7-11koa eta 8-13koa: Eugik erasoan dena ongi egin, tantoa eskuan izan, baina azkenean urdinen defentsari esker tantoa beste aldera joan.

Hortik aurrera, aldea ez zen bost tantotik jaitsi eta urdinek garaipen argi samarra lortu zuten nahiz eta lehia luze joan. Bi nafarrak 11-16 eta 13-19 hurbildu ziren markagailuan, baina irabazleak arazorik gabe iritsi ziren 22. tantora.

Neurketaren amaiera, ordea, tristea izan zen, Titinen gantxo bat eramaterakoan, Patxi Eugik Lucas artekari ezaguna aurretik eraman zuelako. Minutu pare bat bere onera etorri ezinik egon zen jende artean etzanda, baina badirudi ez duela arazo larririk. Partida amaitzeko modu tamalgarria.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Ertzaintza carga entre gigantes y cabezudos
Euskal Herria
El obispo de Bilbo insta a los militantes de ETA a «reconocer el mal causado»
Ekonomia
La precariedad se globaliza y toma cuerpo legal en euskal herria
Euskal Herria
Garaipena gogoan
Jendartea
La OMS alerta sobre la necesidad de más sanitarios
Kirolak
Stefan condujo a Pro Ken hacia la Copa de Oro
Mundua
Según Siria, esta guerra prueba que la resistencia árabe es necesaria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss