GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-08-16
Iñaki, askatasun haizea

«Patxi Jokin ta hirurak zineten etxean/ Maria Eugenia zuekin zebilen, berean/ Txakur zikiñak zeuden ezkutuka ertzean/ Beldurrak jota zuen adore aurrean».

Hamabost urte joan dira dagoeneko! Beti bezala, atzo izan zela dirudi, baina ez, egun mordoa pasatu dira Mor- lanseko sarraskia egin zigutenetik eta gaur egun ere ezer gutxi dakigu egun hartan gertatutakoaz. Gure neba-anaiak erail zituztela eta kito! Pikoloak izan zirela, bai, baina haietako nortzuk? Nork eman zien agindua? Noiz izango dira «epaituak» horiek denak? Ez al da, bada, legea denontzako berdin egina? Non ote ziren eta dira bakezale amorratuak omen diren jeltzale eta ez jeltzale horien denen hitzak? Noiz egingo ote da benetako justiziaren apurra herri koxkor honetan? Galdera gehiago ere badut golkoan, baina bego horretan gaurkoz. Nik eskatzen dizuet memoria ariketa bat egitea, gure askatasunagatiko borrokan zenbat Iñaki zenbat Patxi zenbat Jokin bezalako neba-arreba erori diren gogoratzeko. Eta gogoratu ondoren, gogoan hartzeko, haien denen indarra gurea baita egun, haiek maite ditugunona. Eta indar horrekin esan nahi dut harro gaudela Iñaki, Patxi, Jokin eta beste gudari guztien portaeraz. Ezer ezkutatu barik, gu ez baikara txakurrak, euskaldun hutsak baizik. Eta horregatik ere dei egiten dizuet bihar Iñaki, Patxi, Jokin eta beste gudari guztiak gogoan egingo diren ekitaldietan parte hartzeko. Urbinan goizeko 10etan bilduko gara, handik Al- bertiara jo eta bertan 11etan Irigoiengo larrean dantza, kanta eta gure artean platikatzeko, gure neba-arreba maiteenak gogoratu eta goratzeko. Gora Iñaki, Patxi eta Jokin! Gora Euskal Herria eta Askatasuna!

Josu Ormaetxea Antepara

Urbina



Sasidemokrazia txundigarriak
Justizia hitza «ius» silabaren bidez hasten da, berdintasuna zera hori aditzera emanez. Justizia beti da ona eta diotenez berezko ontasuna du, haatik, borondatea behar da interpretazio hedagarritatik benetako esanahiarekin topo egiteko.

Justizia egite hutsean bezala legalitatea da, ostera, balio bezala, bertute edo onbidea da, azkenera jotzen erretribuzioa, ordainsaria edota akzio-erreakzioa. Egun, gainontzekoen salbamen trukean behartzen diren martirien sufrikarioak ez du balio ezertarako, inori ez dio ziria sartu-eta.

Justizia legalitate hutsa denez, politika da, eta neurrigabeko boterea akaso, hau da, Sabra eta Chatilako triskantza konpondu gabe geratu zelako, Qanakoa suertatu zen.

Ondoren, aurreko arazoa eta makina bat horren bezalakoxeak ebatzi gabe utzi zituztenen berariazko definizioa sasidemokrazia da, eta politikariek epaileen gaindi diraute hauteskundetik hauteskunde .

Mikel Lonbillo Eletxigerra - Bilbo


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Ertzaintza carga entre gigantes y cabezudos
Euskal Herria
El obispo de Bilbo insta a los militantes de ETA a «reconocer el mal causado»
Ekonomia
La precariedad se globaliza y toma cuerpo legal en euskal herria
Euskal Herria
Garaipena gogoan
Jendartea
La OMS alerta sobre la necesidad de más sanitarios
Kirolak
Stefan condujo a Pro Ken hacia la Copa de Oro
Mundua
Según Siria, esta guerra prueba que la resistencia árabe es necesaria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss