GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-16
burlatako jaiak
Sei egun, sei kausa, txosna eremuko egitarauan
·Preso, euskara, etxebizitza, gazteria, gaztetxe eta berdintasunaren egunak daude

Ez dago esan beharrik edozein herritako txosnetako egitarauak gizarteko arazo eta egoeren salaketarekin lotura handia duela. Burlatako jaietan, horietako bakoitzari egun bat eskaini nahi izan dio Txosna Batzordeak, eta Etxebizitzaren eguna egin zuten atzo. Hor kokatu behar da «La casa de tu vida» lehiaketa berezia.

BURLATA

Burlatako Txosna Batzordea gizarteko arazo, egoera edo errealitate bat islatzen duten sei erakundek eta elkartek osatzen dute: amnistiaren aldeko mugimenduak, Gure Atariak, Euskal Herrian Euskaraz-ek, Burlatako Segik, Burlatako Gazte Asanbladak eta Berdintasunak.

Horien artean antolatzen dute batik bat urteroko txosnetako egitaraua, nahiz eta egia den herriko beste elkarte batzuk ere ekitaldi horietako gehienei atxikitzen zaizkiela eta beren egitarau propioetan sartzen dituztela: Burlatako gazte mugimenduak, Axular elkarteak eta, Euskal Herria, Aldabea eta Karrikagoiti peñek.

Horrela bada, batzordea osatzen duten sei elkarte edo erakunde horietako bakoitzak jorratzen duen gaiari egun bat eskaintzen diote jaietan, eta aurten ere halaxe egin dute.

Lehen eguna beti izaten da Presoen eguna, eta atzetik etorri ohi dira Etxebizitzaren eguna, Euskararen eguna, Gazte eguna, Gaztetxearen eguna eta Berdintasun eguna, hurrenez hurren.

Atzokoa Etxebizitzaren eguna izan zen, eta Gure Ataria plataforma izan zen horren bultzatzaile nagusia, etxebizitza bat lortzeko dauden zailtasunak agertu, salatu eta ahal duen heinean konponbidea ematen saiatzen den elkartea.

Arazoaren benetako tamaina agerrarazi eta jendeak horren berri zenbateraino duen jakiteko, «La casa de tu vida» lehiaketa antolatua zuten. Telebistako ohiko lehiaketa baten formatua izan behar zuen atzoko ikuskizunak: aurkezle bat eta talde batzuk elkarren aurka lehian, etxebizitzaren inguruan nork gehiago jakin erakutsi nahian.

Bertan behera

Etxebizitzaren eguna zela-eta, batzordeko kideek zer edo zer berria egin nahi zutela aitortu zuten, «betiko hitzaldi astunetik desberdina». Alabaina, azkenean, eguraldia zela-eta, bertan behera geratu zen ikuskizuna eta saio berri, erakargarri eta didaktikoa izan behar zuena ezerezean geratu zen.

Nolanahi ere, beste lau egun eta beste horrenbeste kausa agertzen dira oraindik Burlatako txosna eremuan, eta nahi duenak ez du aukera onik faltako. Gaur Euskararen eguna izango da eta pailazoak, herri bazkaria, dantzaldia, triki poteoa eta abar izango dira ikusgai. Gaurtik aurrera ere gazteria, gaztetxe edota berdintasunarekin erlazionatutako monologoak, jolasak, bideo emanaldiak, kontzertuak, lantegiak eta kontzertuak izango dira.

Egitaraua

Asteazkena 16

12.00: Pailazoak Askas plazan.

17.00: Amaia eta Mikelekin dantzaldia Euskal Herria peñan.

18.30: Triki poteoa Axulartik hasita.

20.00: Tapia eta Leturia Band-en kontzertua Euskal Herria peñan.

00.00: No More Blues taldearen kontzertua Aldabea peñan.

Osteguna 17

14.00: Kaldereteak.

17.00: Argaren jaitsiera. Ordu berean, Lasterketa Independentzirantz intxaurdian.

18.00: Toreatzaileen paseotxoa. Ondoren, peñen arteko zekorketa.

19.00: Djembeen topaketa txosnetan.

19.30: Enkartelada Euskal Herria peñatik hasita.

23.00: Guatekea gaztetxean. Ordu berean, Radikal Fruit-en saioa Euskal Herria peñan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
La Ertzaintza carga entre gigantes y cabezudos
Euskal Herria
El obispo de Bilbo insta a los militantes de ETA a «reconocer el mal causado»
Ekonomia
La precariedad se globaliza y toma cuerpo legal en euskal herria
Euskal Herria
Garaipena gogoan
Jendartea
La OMS alerta sobre la necesidad de más sanitarios
Kirolak
Stefan condujo a Pro Ken hacia la Copa de Oro
Mundua
Según Siria, esta guerra prueba que la resistencia árabe es necesaria
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss