GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-09-10
Afganistan, beste porrot bat

Irakeko eta azken aldion Palestina eta Libanoko burrunbak Afganistango zaratatxoa estaltzen duela ematen du, hala iritsi da mendebaldar belarrietara, behinik behin. Hango egoeraren gaineko noizbehinkako berriak hildako «terroristaz» lepo zetozen, baina baita ere, ahulago, zibilen hilketak eta hango biztanleen ondasunen txikizioa salatzen zutenak. Atzo, ordea, herrialde haren gaineko berria Varsoviatik etorri zen. NATOko Batzorde militarrak soldadu gehiago eskatu ditu Afganistango hegoaldeko egoerak okerrerra egin duelako. Ray Hénault Batzorde buruak aitortu duenez, uste baino erresistentzia handiagoa topatu dute han eta, ondorioz, agindutako soldadu kopurua osatzeko eskatu die NATOko kideei, orotara 2.000tik gora. Ez da oso ondo ulertzen nolatan astero hainbeste «terrorista» hiltzen dituztenek laguntza behar duten haiei aurre egiteko. Errealitateak herrialdearen hegoaldeko liskar bortzitzak eta atentatuak erakusten ditu. Hango egoera Irakekoaren gero eta antz handiagoa duela.

Bost urte joan dira I-11tik, Afganistanera sartzeko aitzakia izan zen hartatik. Hilabetetsu geroago NATOko indarrek, AEB buru, Afganistan inbaditu zuten. Eta orduan aldarrikatzen zituzten helburuak urrun somatzen dira oraindik, egunotan inoiz baino urrunago. Zenbait analistak porrot militarra aipatu dute eta, izan ere, NATOren baitan badirudi tirabirak izan direla bere planifikazioa aztertzeko orduan. Baina porrot politikoa ere aipatu dute. Ez dirudi, baina, estrategia aldatzeko asmoa dutenik. Helburua, uste baino zailagoa izanik ere, beste bat, aitorrezinagoa, delako.

Bost urte geroago herrialdea txikituta dago eta daukan Gobernuaren papera zein den galde genezake lañoki. NBEren txosten batek funtzionarioen ustelkeria salatzen du, eta erakunde horretako drogen kontrako zuzendariaren arabera, herrialdea «eraitsi egin liteke» drogen arazoa dela eta. Beti ere Nazio Batuen txostenak dioenez, herrialdearen hegoaldean aurtengo opio-uzta inoizko oparoena izan da. Datu hori gerrilarien kontra erabiliko dute, baina esandako porrotaren zantzu ere bada.

Afganistan urte luzeetan bizi ­eta hil­ izan da okupatuta. Eta urte horietan guztietan gerran. Horrek irakaspenen bat ateratzeko balio izan beharko luke. Ez du ezer frogatzen, baina okupazioak eta kanpo interbezio belikoak herrien hondamendia baino ez dakarrela ondo erakutsita dago.-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Herriarenak, herriarentzat
Euskal Herria
De Juana cumple hoy 35 días en huelga de hambre
Mundua
La OTAN pide a sus miembros que envíen a Afganistán todas las tropas prometidas
Kultura
La película china «Sanxia Haoren» gana el León de Oro contra todo pronóstico
Kirolak
Idéntico resultado, pésima apariencia
Euskal Herria
Reclaman en Altsasu el impulso del proceso y la autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss