GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-10
Ibarretxek gizartearen parte-hartzea sustatzeko ekimena aurkeztuko du 22an
Urtero bezala, Arantzazuko santutegian izan ziren atzo Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eta politikako eta erakundeetako hainbat agintari. Miren Azkarate Lakuako eledunak esan zuen Gasteizko Legebiltzarrean egungo egoera politikoko «nahasmena» gainditzeko eta gizartearen parte-hartzea sustatzeko ekimena aurkeztuko duela.

OÑATI

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak egungo prozesu politikoan gizartearen parte-hartzea sustatzeko ekimena aurkeztuko du heldu den 22an, Gasteizko Legebiltzarrean egingo den Politika Orokorreko Osoko Bilkuran.

Lakuako Gobernuko eledun Miren Azkaratek atzo adierazi zuenez, ekimen horren helburua izango da «gizarteak ez dezala prozesua zerbait arrotza bezala ikusi» eta bertan parte har dezala, «esateko eta eskaintzeko asko baitauka». Azkaratek aipatu zuen «nahasmena» nagusitu dela azkenaldian prozesu politikoan, eta horri aurre egiteko Lakuak ekimenak bultzatuko dituela esan zuen.

Arantzazuko santutegiaren atarian egin zituen Azkaratek adierazpen horiek, bertan izan baitziren, Ibarretxe bera buru zela, Lakuako Gobernuko zenbait ordezkari eta Gipuzkoako hainbat agintari, hala nola, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri ahaldun nagusia.

Egungo egoera politikoan, Azkaratek «itxaropen, konfiantza eta fedezko mezua» bidali nahi izan zuen, eta «nahasmena sortzeko interesa duen jendea» kritikatu zuen.

Batasuna eta ezker abertzalea ere hizpide izan zituen Kultura sailburuak, eta adierazi zuen «pentsaezina» dela datorren urteko hauteskundeetan eta sor litezkeen elkarrizketa foroetan ez egotea.

«Itxaropen une batean baldin bagaude, normalizazioaren bidea inoiz baino indartsuago hasteko atarian bagaude, pentsaezina da gizarteko sektore hori heldu diren herri hauteskundeetan eta elkarrizketagune eta eztabaidaguneetan ez egotea», esan zuen. Gainera, eledunak aipatu zuen Ibarretxeren Gobernuak «beti» esan duela «ideien ilegalizazioak inoiz ez gaituela leku onera eramango».

Santutegiaren barruan, Juan Maria Uriarte Donostiako gotzainak «pazientzia» eskatu zion euskal gizarteari, bai eta prozesuaren moteltasuna «onar» dezala ere. «Minik gabeko bakea, izerdirik gabekoa, ez da gurea den bakea», adierazi zuen gotzainak Arantzazun egindako mezan.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Herriarenak, herriarentzat
Euskal Herria
De Juana cumple hoy 35 días en huelga de hambre
Mundua
La OTAN pide a sus miembros que envíen a Afganistán todas las tropas prometidas
Kultura
La película china «Sanxia Haoren» gana el León de Oro contra todo pronóstico
Kirolak
Idéntico resultado, pésima apariencia
Euskal Herria
Reclaman en Altsasu el impulso del proceso y la autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss