- Ohorezko Maila
Erritmoa falta, baina garaipena eta bonusa igo berri baten aurka
ORDIZIA 27 CISNEROS 10 Ordizia: Abanzabalegi, Ortiz, Ríos, Isasi, Rodrigo,
Lerma, Aierbe, Astarloa, Ugarte, Mariano, Oiarbide, Iparragirre, Ruiz, Puiadena
eta Marcos. Luluaga, German, Alustiza, Alvarez de Eulate, Suso, Otazua eta
Elorzak ere jokatu zuten. Cisneros: Cesar, Subijana, Poveda, Jimenez, Fernandez,
Krugger, Bonan, Morales, Munier, Olivares, Cano, Zarramiñano, Beloki, Castro eta
Marina. Aierra eta Mirandak ere jokatu zuten. Epailea: Villegas (Valladolid).
Hamar minutu kaleratuak Fernandez eta Krugger. Puntuak: Ordizia: Lau entsegu;
Ruiz (23), Rodrigo (33, transformatua, Marcos), Elorza (60) eta zigorrezkoa (72,
transformatua, Marcos). Zigor kolpea, Marcos (30). Cisneros: Entsegua, Bonan
(19, transformatua Olivares). Zigor kolpea (50, Olivares). Gorabeherak: 1.000
ikusle Trevijanon. GARA
ORDIZIA
Cisneros igoberriaren aurka, garaipenaren puntuez gain, lau entseguek oparitzen duten bonusekoa ere lortu beharra zegoen, eta Axio Arañaren mutilek helburua bete zuten. Lehen neurketa izaki, garaipen argia lortu arren, erritmo falta nabarmena izan zen. Agian erraz irabaziko zutela espero zuten, eta horrek akatsak egin eta baloi ugari galtzea ekarri zien. Cisnerosek ez zuen arriskurik sortu, baina ordiziarrek ez zuten duten maila erakutsi. Hirugarren lerroak Astarloa hasiberria, Aierbe eta Lerma eta Gorka Ruiz erdikoak egindako lana nabarmendu behar da.
|