- Top 14
Aviron, adoretsu Parisen
·Baionarrek sei entsegu jaso arren, tinko ekin zioten neurketari
STADE FRANÇAIS 48 AVIRON 29
Stade: Corleto (Fillol, 76), Arias (Auradou, 65),
Messina, Mi. Bergamasco (Liebenberg, 49), Borges (Dominici, 49), Beauxis,
Albouy, Burban, Sowerby, Samo, Marchois (Martin, 49), Du Plooy, Montes (Roncero,
30), Kayser (kap.) (Szarzewski, 49), Weber. Aviron: Fromont, Berberian, Audrin
(Aussel, 41), Hegarty, Thiery, Vermis, Tilloles, Massabeau, Gratchev, Deen
(Davies, 65), Tewhata, Rudzki (Hall, 31), Tomuli (Lo Presti, 54), Laurent (Hill,
54), Usandizaga (Iginitz, 65). Epailea: Rebollal. Gratchev (28), eta Lo Presti
(66) hamar minutu kaleratuak. Puntuak: Stade: 6 entsegu, Borges (4), Arias (18),
Montes (29), Messina (33), Szarzewski (64), Beauxis (76),Beauxisek
transformatuak; 2 zigor kolpe Beauxis (49, 58). Aviron: 2 entsegu Fromont (54),
Hill (70), Vermisek transformatuak, 5 zigor kolpe Vermis (17, 21, 31, 40, 80).
Incidencias: 12.000 ikusle Jean-Bouin estadioan. GARA
PARIS
Baionarrek, partidaz gain galtzeko ezer gutxi zutela jakinik, adoretsu ekin zioten Parisko Stade Françaisen aurkako lehiari. Sei entsegu egin zizkieten, baina baita bi lortu ere, eta burua tente zutela utzi zuten Jean-Bouin zelaia Tamalez, eta erasoko joko bikainaz gain 33. minutuan erasoko bonusa eskuratua zuten, baionarrek Lionel Beauxis-en ostikoak sufritu zituzten (23 puntu eta %100 zutoin artean). Borgesek, Vermisen jokaldi baten ostean, laster ireki zuen kontua; Ariasek Montesen pase bikaina aprobetxatu zuen eta Montesek berak sinatu zuen hirugarrena ordu erdia bete aurretik. Geoffroy Messinak lortu zuen bonusekoa. Aurreneko zatia betetzeko hamar minuturen faltan, etxekoek bete beharrekoak beteak zituzten. Vermisek bere lana ere ondo egin zuen, eta berak sartutako lau zigor-kolpeei esker, itxuroso joan ziren aldageletara (28-12). Noski, paristarrak falta ziren 47 minutuetan askoz lasaiago aritu ziren, baina hori hala bada ere, lapurtarrek ez zuten gauzak horrela uztea nahi eta erasoari ekin zioten. Gogotsu, bi entsegu sartzeko gai izan ziren; aurrena, Clement Fromontek, eta bigarrena, Grant Hill ordezko orpokatzaileak. Tartean, paristarrek beste bi entsegu egin zituzten eta Beauxisek bere neurketa biribildu zuen.
|