Ustelkeria, laguntzak baldintzatzeko BMren aitzakia
SINGAPUR
Munduko Bankuak, hainbat herritako gobernuen ustelkeria dela-eta, laguntzak mugatzeko asmoa duela erakutsi zuen Singapurko bileran. Hala ere, asmo horiei hainbat kritika egin zieten, eta Paul Wolfowitzek, Munduko Bankuko presidenteak, proposamen hori hitzez, behintzat leundu zuen. 24 herrik osatutako batzorde batek herri bakoitzean ustelkeriaren aurka erabiliko dituzten irizpideak banan-banan aztertuko ditu. Hala ere, laguntzak jasotzen dituzten herriek salatzen dute baldintzak bete arren dirua ez dela iristen. «Ezin ditugu herriak ahaztu beren gobernuak ahulak direlako. Bitan zigortzea izango litzateke», esan zuen Wolfowitzek. Munduko Bankuaren arabera, eroskeria urtero bilioi bat dolarrekoa da mundu osoan. Bankuak berak 2.000 iruzur kasu eta legez kanpoko ekintza aurkitu ditu berak bultzatutako proiektuetan 1999. urteaz geroztik. Afrikako hainbat herrik salatu dutenez, Wolfowitzen ustelkeriaren aurkako politikak 1.000 milioi euro blokatu ditu ustez bertako erakundeek ez dutelako legez jokatzen. Kritika horiek direla-eta Munduko Bankuko presidenteak jarrera «malguagoa» izan zuen Singapurren.
Elkarlana blokeoaren ordez Britainia Handiak, Estau frantsesak eta Italiak salatu zuten BMko estatuetako kideen ordezkariekin hitz egin gabe hartutako erabakia zela. Estatu horien arabera, dirua ez da blokeatu behar, eta jaso behar duten gobernuekin arazoak konpontzeko elkarlana proposatu zuten, pobreentzako laguntza ziurtatzen den artean.
Britainia Handiko Garapenerako ordezkari Hilary Bennen arabera, ustelkeriaren aurkako irizpideak aztertzea oso neurri garrantzitsua izan da. Bennek Bankuari 74 milioi dolarreko ordainketa blokeatzeko asmoa erakutsi zuen, herri pobreei eskatzen zaien baldintzen aurkako protestan. Hala ere, Wolfowitzek esan zuen ez dagoela desadostasunik eta Singapurren «eztabaida garbia» izan zela. Wolfowitzek, AEBetako Defentsa ordezkariordea izan zenak, aipatutako batzordearekin lan egiteko borondatea erakutsi zuen, kasu zehatzak aztertzeko. «Jokabide garbiak eta objektiboak garatu nahi ditugu, laguntza jasotzen dutenek eta ematen dutenek arauak zeintzuk diren garbi izateko. Estatu Batuek, berriz, Wolfowitzen ustelkeriaren aurkako neurriak babesten dituzte. Henry Paulson AEBetako Finantza ordezkariak ados zegoela adierazi zuen; izan ere, garapena iraunkorra izan baino lehen arazo hori konpondu behar dela esan zuen.
Haserrea Afrikan Laguntzaren blokeoak haserrea piztu du Afrikan, han daudelako herri jasotzaile kaltetu ugari. Blokeatutako dirua emateko agindu duten arren, Kenyako Ekonomia ministroak, Amos Kimunyak, oraindik ez dela iritsi salatu zuen. Bere herriak Bankuko baldintza guztiak betetzen dituen arren, ordainketak atzeratu dituzte «frogak ez direlako baieztatu». «Batzuek uste dute ez dugula nahiko egin, baina inork ez digu esasn ‘nahiko’ hori zer den», azaldu zuen Kimunyak. Kenyako ministroaren arabera, herri bakoitzak ustelkeriaren aurka borrokatzeko modu propioa dauka, eta ezin da irizipide bakarra erabili.
Mendebaldeak, Munduko Bankuak edo Nazioarteko Diru Funtsak baldintzak gogortzearen ondorioz, Afrikako hainbat herrik Txina aldera begiratzen dute finantzaketa lortzeko. Beijin, berriz, maileguen eskaera horiei erantzuteko prest azaldu da Afrikan dauden petrolio eta lehengaien truke. Bestalde, hainbat taldek uste dute Munduko Bankuak jartzen dituen baldintzek ez dutela ustelkeriaren aurkako borrokarekin zerikusirik.Trisha Roberts Zorraren aurkako Kanpainaren zuzendariak honakoa adierazi zuen: «Munduko Bankuak eta Nazioarteko Diru Funtsak laguntzak jasotzeko baldintza ekonomiko ugari betetzeko eskatzen dute: merkataritza liberalizatzea edo zergen sistema erreformatzea. Nire ustez, demokratikoki aukeratuak izan ez diren Washingtoneko burokratek ezin dute horrelako erabakirik hartu».
Responsables de aumentar la pobreza
SINGAPUR A la vez que el FMI y el Banco Mundial celebraban su cumbre, ONGs de 25 países acusaron a ambas instituciones de contribuir a la pobreza y exigieron la condonación de la deuda multilateral, durante el Foro Popular Internacional celebrado en la isla de Batam (noroeste de Indonesia). Al menos 100 ONGs hallaron «al BM y al FMI responsables de políticas y acciones que llevan al aumento de la pobreza y a la carestía, a la violación de los derechos humanos, al recorte de las libertades políticas y civiles básicas». También responsabilizaron a esos organismos de «minar la soberanía nacional y el gobierno democrático y a la subversión del derecho al progreso. Hacemos un llamamiento a los miembros del BM y del Consejo de Directores del FMI para que hagan a esas instituciones responsables del impacto que tienen en los derechos humanos, la igualad y el desarrollo sostenido», afirmaron. Los participantes exigieron auditorías «abiertas, transparentes y participativas» de las políticas y préstamos de estas instituciones, y que se acabe con la imposición de políticas que socavan la soberanía económica y provocan crisis en educación y salud. Restricciones Asimismo, condenaron la corriente privatizadora imperante y los proyectos que destruyen el medioambiente. El Foro también protestó por las restricciones sufridas para poder ejercer sus derechos de asociación y expresión en Singapur, donde manifestaciones y concentraciones están prohibidas. Carreteras cerradas, furgonetas anti-disturbios en lugares estratégicos y más de 10.000 policías impidieron las protestas. A 54 personas se les prohibió entrar en Singapur o se les detuvo en el aeropuerto sin explicación alguna, se les interrogó y algunos fueron repatriados.
|