2006-09-24
Gastu militarra gora, negozioa ere bai
Urtetik urtera emendatu egiten dira munduan gastu militarrak. Kopuruek ez dute errealak ematen, hain dira handiak, hain dira eroak. Intermon-Oxfam GKEaren datuen arabera, aurtengo gastuak inoizko handienak izango dira, 834.000 milioi euroko kopurura iritsita, gerra hotza delakoan ailegatu zen kopururik handiena gaindituta, alegia. Gastu horiek nazioarteko laguntza baino hamabost aldiz handiagoak dira. Konparazio horrek lotsagarri uzten du elkartasuna edergarri gisa baino aldarrikatzen ez duen diskurtso hutsa. Izan ere, munduko arma-enpresarik handienek lau urtean %70 emendatu dituzte mozkinak. Armak, gaur egun, lehenik negozioa dira, eta herrialdeen onura ekonomikoaren parte. Beraz, burua gehiegi estutu gabe suma daitekeenez, negozio horiek munduko gatazka askoren sustatzaile ere badira.>>>
Aurreko editorialak
2006-09-23
- Hablar poco, discutir menos y hacer más
2006-09-22
- «Llenar el saco de los rehenes»
|