GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-09-24
Edorta Agirre - Itzultzaile eta idazlea
Iñaki de Juana al da prezioa?

Euskobonoak iragartzen zituen Iñaki Gabilondo kazetari unibertsal eta inpartzia- lari entzun diogu, 43 egun (45 ziren, baina...) gose-greban emanez gero, De Juana tokaioa nahiz kontra elikatzeko agindua emana zuela norbaitek. Non izan zarete zuek, hedabide guztiak, kazetaritza inpolutuaren ikur, berrogeita egun hauetan? Zergatik ezkutatu duzue albistea? Nork atera dizkio zornezko etekinak isiltasun likits horri, europar demokraziari horrelako lotsagarririk ikus ez dakiola? Zergatik zarete beti berberak, boterean De Gaulle, Franco edo beste inor dagoela ere? Zergatik agertzen zarete beti gaizkigileenok, herria egunero-egunero engainatzen duzuenok, botere, ospe, diru eta gainerako piramideen muturrean?

Hankak lurrean. Iñaki de Juanak, bere ideologiarekin erabat kontsekuente, aukeratu zuen alderdiaren ordez kontrakoa hautatu balu, Espainiako (eta, seguruenik, Frantziako) hiriren bateko seme kutuna eta hainbat unibertsitatetako doctor honoris causa izendatua zegoen, Errepublikako Legioaren zaldunen txingolarekin osatuko zuen galako bere uniformea, Asturiasko Printzea Sariak apainduko zuen bere bulego madrildarra eta Bilboko hiribide batek eramango zuen bere izena: “De Juana Mariskalaren Zumardia”. Hedabideen lana izango zen hori.

Txar-txarrenean, inongo tratu txarrik jasan gabe, kartzela-aldia (labur-laburra) senide eta adiskideengandik gertu emango zuen hiruzpalaugarren graduan eta, zigorraren parte ñimiño bat bete ondoren, kalera irten eta postu «ona» bete-ko zuen Administrazioan (ETB-n, akaso), hilero-hilero irabazi galantezkoa etxera ekarrita. Gerra irabaztearren, harrapakina sari. Okerrenetik joanda, hori.

Kontrako bidea De Juanak edo, zergatik ez?, Frantziak eta Espainiak hartu balute, De Juana bere tokian utzita. Frantziak eta Espainiak, ordea, lehengo lepotik burua.

Estatu espainiarrari gustatzen ez zaiona da De Juanak erresistentzia egiteko edo bere burua hiltzeko ezarri duen erritmoa; hori adieraztea ere estatuen konturakoa baita: haiek Iñaki asa- sina dezakete, baina: a) bat-batean, duela lau urteko Gabon Zahar hartan bezala, sikario bat kartzelara bida- lita, txapuza egin zezan, edo trasladoetan, jipoika; edo bestela, b) pixkanaka, presoa eta bere ingurukoak egunero psikologikoki torturatuz, isolamendua, sakabanaketa eta gainerakoak aplikatuz, hedabide eta kazetari espainiarren isiltasun horizko bedeinkazio zikinarekin.

De Juanak De Juana izatea eta halakotzat bizitzea aukeratu zuen. Eta hori ez dio barkatu Justiziak, ez epaitegiek, ezta Espainiako Herri Defendatzaileak ere. (Ez barre egin, hau ez baita Carlos Iturgaitzen euskarazko adierazpenik).

Kontuak kontu, Justiziak edo justiziak aginduta, De Juanak kalean behar zuen orain dela bi urte. Baina lehen graduan segitzen du, 23-F hartakoek, GAL antolatu eta exekutatu zutenek, torturatzaileek ez bezala. Eta, kazetariak ederki zioen bezala, De Juana ez dago zorretan justiziarekin, justizia berarekin baizik, zor ez duen zerbait ordaintzen segitzen duelako, preso, espainiar muturreko zulo hartan usteltzen, Aznar, Atutxa, Mugica Herzog, Bush eta antzeko demokrata askoren nahiak beteaz. Baita Justizia egiten dutenen apetak aseaz. Zarena zarelako.

Justizia noiz da justua, ordea? Legezko zigorra xedatu eta betearazten duenean edo hortik aurrera?

De Juana, ETA erakundea eta ezker abertzalea ez ezik, Euskal Herriko abertzale eta ezkertiar guztiok ere gabiltza gerra honetan galtzaile. Horregatik hemengo preso politikoek, senitartekoek, adiskideek eta herritar xumeek ere ez dugu inongo eskubiderik, ezta Nazioarteko konbentzioek teoriaz aitortzen dizkiguten gutxien-gutxienekoak ere.

Horregatik, atxilotzen dituzten unetik bertatik tortura jasaten dute preso askok eta askok, lehen graduan segitzen dute, etxetik ehun edo milaka kilometrotara daude bahituta eta beren familiar eta adiskideak zigortuta. Horregatik itxi dituzte ezker abertzalearen etsaienak ez diren egunkariak, irratiak, tabernak, elkarteak, enpresak, etab. Horregatik entzuten dizkiegu Espainiako ministro eta politiko zenbaiti mehatxu izaera gorriko probokazioak: kartzelan usteldu behar duzue, ez da komeni horrelako gaizkileak kaleratzea, behar beste argudio sortu edo asmatuko ditugu, ezker abertzaleko jende guztia egunen batean kartzelan esnatu arte ez naiz geldituko, etab. (Aguilar, Sarcozzi, Aznar, etab.).

Justizia zer den! Iñaki de Juanari, hori baino asko-askozaz ere gauza arinagoa idaztearren, 96 urteko zigorra ezarri nahi dio Espainia demokratak.

Espainiak ez dauka bere alde jarduniko inor preso, eta izan dituenak ederki zaindu ditu, estatu gehienek ohi duten bezala. Espainiak urtero mila herritar baino gehiago indultatzen ditu. Euskal preso politikoa, baina, ez da herritar.

Espainiak ez du zigortzen lan-greba batean errepidea alderik alde mozten duena, alaba bortxatu eta emaztea hiltzeraino jipoitu duena, bere automobilean baina gida-baimenik gabe oinezkoa zebra-pasabidean harrapatu eta hil ondoren ihesari eman diona, bere atzaparretatik pasatu diren atxilotu gehienak torturatu dituena... baina dezenteko zigor gogorragoa ezartzen dio bankuko kutxazainari su ematen saiatu denari. Okerrena ez da narkotrafikoa, ohiko lan istripu mortalak, sexu biolentzia, prostituzio-sare mafiosoen negozioa, ustelkeria ofiziala. Askoz ere larriagoa da manifestazio batean agertzea, erregimenarekin bat ez etortzea. Objetiboki.

Horregatik da demokrata Espainia. Eta Frantzia. Horregatik nahiago dute hiltzea presoaren duintasuna goresten duen gizakia, beren demokrazian kabitzen ez delako.

Gu ez gara demokrata. Gerra irabazi arte, behintzat. Baina gerra, batzuen iritziz, Madrilen eta Parisen irabazi behar da. Horretarako, horietara joateko asmatu dira «normalizazio eta baketze prozesuak». Aizu: Iñakiren bizia ote da prozesu horri ezari diozuen prezioaren parte bat? -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Omenaldi beroa eusko gudariei Aritxulegin
Mundua
Los gastos militares en 2006 alcanzarán una cifra récord, más que en la Guerra Fría
Kirolak
Hondarribia evita sorpresas y se corona a lo grande
Jendartea
«Hemos sido capaces de crear un proyecto común y fuerte»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss