GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Zorroztarria 2006-09-24
Julen Murgoitio
Belauniko

Lehengo egunean, kontuak kontu, aspaldian lozorroan neukan abenturarako zaletasuna derrepentean iratzarri eta hara! nire herriko elizara joan nintzen. Joan ez ezik sartu ere, meza nagusira, gainera! eta lehenengo aulkian bertan jesarri. Ene, ene! Nor nintzen eta nor naizen, pentsatu nuen holako batean. Meza hasi aurretiko tarte huts horretan, abadea eta enparauak aldarera azaldu baino lehengo tarte horretan, han nintzen ni, bazter guztietara arretaz begira, gora eta behera, ezkerrera eta eskuinera, seminariotik estreinakoz ateratako abadegai gaztea Copacabanako hondartzaren paretik igarotzean hondarraren gainekoari begiratzen dion arreta berean. Ume garaiko bizipenak bueltatu zitzaizkidan buru aldera, urte askotako hautsa harrotuz. Horretan nengoela, elizaren isiltasuna hautsi zuen abadeak, aldarerako bidean zihoala, eliztar guztiak, ni barne, altxarazita. Hortxe hasi eta berrogeita bost minutuan hantxe izan nintzen, orain zutunik, orain jesarrita, orain belauniko, jarrera txandaka, batean ere asmatu ez nuelarik hurrengoa. Ez da dantza makala meza nagusiarena, pentsatu nuen une batez. Tira, zin dagit saiatu egin nintzela abadeak zioen guztia harrapatzen eta ulertzen, baina zin dagit ere saiatu arren ez nuela ezer ulertu, hain zen metahizkuntza harena! Argotean edo egiten zuen! Ez nau harritzen gero, askok aita santuarena ere oker ulertu izanak. Itxura batean, neu nintzen parrokia hartan enteratu egiten ez zen bakarra, nire ondoko guztiek enteratu ez ezik erantzun ere egiten baitzioten abadeari, honek zer edo zer galdetzen zuen bakoitzean. Eta kantak? Jesusmaria eta jose! Zenbat kantu ez ote zuten han botako, organoa eta korua lagun. Eta hauxe bitxia, karaoke eta guztiz! aldare ondoko pantaila handira biltzen zirelako momentuko kantaren hitzak, tamaina handian gainera. Ikusgarri. Puntako teknologia, gero! Aurrera doan eliza, pentsatu nuen holako batean. Nire garaian kantaren hasiera eta amaiera baino ez genekien. Orain zutunik, orain jesarrita, orain belauniko, hau bai ez dela aldatu. Une batez inguruko bazter guztietara begiratu nuen mugimendu arin batean, entzule zirenak ezagutu nahirik. Ama! neu nintzen gazteena!, gerra hotzaren erdian jaiotako ni neu! Zaharrenak zer edadekoak ziren jakiteko karbono-14ko proba egin beharko zen, ez baitzen batere erraza haiena asmatzea. Geroxeago, ez dakit zein apostoluren araberako ebanjelioa irakurri zuen abadeak, eta ondoren horren gaineko gogoeta egin ere, nonbait ebanjelioa bera ez baitzuen inork ulertu. Guztiok jesarrita. Ogiak eta arrainak izan zituen hizpide minutu batzuetan. Eta handik gutxira jaunartzearen unea. Zenbat aldatu den hori! Nire garaian eskutik ahora zuzen ematen zizun abadeak ostia; orain, ostera, eskutik eskura ematen dio hurbiltzen denari, batzuek tupper batean gordetzen badute ere. Tira, ekitaldia amaituta eta kanpo aldean nengoela, hantxe ikusi nituen elkar joka apur bat lehenago elizaren barruan eskua elkarri emanda egon ziren lagun bi; antza, aurreko eguneko partidan egindako arrenuntzio batengatik. Horrezkero lozorroan utzi dut berriro abenturarako zaletasuna. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Omenaldi beroa eusko gudariei Aritxulegin
Mundua
Los gastos militares en 2006 alcanzarán una cifra récord, más que en la Guerra Fría
Kirolak
Hondarribia evita sorpresas y se corona a lo grande
Jendartea
«Hemos sido capaces de crear un proyecto común y fuerte»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss