GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-09-24
Euskal Curriculuma prest ikasturtea amaitzerako
Euskal Herriak Bere Eskolak ikasturteko lehen bilera egin zuen atzo Oiartzungo Haurtzaro ikastolan. Bertan, etxeko lanak eta erronkak finkatu eta 2006-2007ko ikasturteko plangintzan adostu ziren. Euskal Curriculuma aplikazio fasean hasteko moduan prestatzea eta eskolak euskalduntzeko lanean jarraitzea izango dira, besteren artean, lan-ildoak.

OIARTZUN

Euskal Curriculuma sorrera prozesu bete-betean dago, eta 2006-2007ko ikasturtea bukatzerako prestatuta egotea espero dute. Hori adierazi zuten atzo Euskal Herriak Bere Eskola taldeko kideek Oiartzunen egin zuten lehen koordinazio batzarrean. Hartara, epe horretan Euskal Curriculuma aplikazio fasean hasteko moduan egongo dela espero dute.

Alde horretatik, Euskal Herriak Bere Eskolak berriz nabarmendu zituen bere ekarpenaren arabera Euskal Curriculumak bete behar dituen lau baldintza: «Euskal Herri osorako baliagarria den bitarteko pedagogikoa behar du izan; biharko Euskal Herria gaurdanik eraikitzeko tresna ezinbestekoa da; nahitaez hezkidetzaren ikuspegia barneratua izan behar du eta pedagogia askatzailea oinarri izango duen bitartekoa izan behar du».

«Bai eskolak euskalduntzeari» kanpaina jarraitzea izango da talde horren beste erronketako bat. «Hezkuntza komunitateak eta gizarteak, oro har, aldarrikapen horri indar berriz eutsi behar diote eta neurri zehatzak aplika daitezen eskaerak bideratu», agertu zuen bide horretan.

Lakuako Gobernuak legealdi honetan Hizkuntza Politika berria kaleratuko du. Euskal Herriak Bere Eskolaren ustez, ez da kasualitatea orain egitea, eta herritarren eskariek behartu dute Administrazioa pauso hori ematera.

Azkenik, Euskal Unibertsitatea da etxeko lanen zerrendan ageri den bestea. «Proiektua definizio fasearen azken fasean dago eta guztion parte-hartzea ezinbestekoa da», agertu du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Omenaldi beroa eusko gudariei Aritxulegin
Mundua
Los gastos militares en 2006 alcanzarán una cifra récord, más que en la Guerra Fría
Kirolak
Hondarribia evita sorpresas y se corona a lo grande
Jendartea
«Hemos sido capaces de crear un proyecto común y fuerte»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss