- Amateur
Hiru talde nagusitu dira Lehendakarin
·Seguros Bilbaok zortzi proba irabazi ditu; Würth taldeak, lau; eta Caja Ruralek, hiru
OÑATI
Seguros Bilbao eta Caja Rural taldeak nagusi izan dira Lehendakari Txapelketako 16 lasterketetan. Guztira, bederatzi txirrindularik besoak altxatu dituzte helmugan, eta atzo,Oñatin, Hego Euskal Herriko amateur egutegiko azken proba jokatu zuten.Edonola ere, lau talde besterik ez dira gailendu Lehendakari Txapelketan. Seguros Bilbaok zortzi garaipen erdietsi ditu; Würth taldeak, berriz, lau;Caja Ruralek, hiru; eta Saunier Duvalek, bat. Egia esan, goi mailan ibili dira lau talde horiek, eta erakustaldiak eman dituzte denboraldi osoan. Izan ere, Artetxeren mutilek podium osoa zapaldu dute hiru aldiz, Lizartzan, Beasainen eta Turtziosen, hain zuzen, etaCaja Rural oso ondo ibili zen atzo,Oñatin. Torresek, Aramendiak eta Delio Fernandezek sekulako amaiera eman zioten denboraldiari Oñatin, eta Seguros Bilbao taldekoak gainditu zituzten. Hala eta guztiz ere, Bizkaiko taldea nagusitu da denboraldi osoan, eta multzo onena duela frogatu du. Palacios, Iriarte eta Aramendia izan dira txirrindulari erregularrenak, eta horregatik, GARAren Lehendakari Txapelke- taren lehendabiziko hiru postuetan azaldu dira. Palaciosek lau aldiz irabazi du (Lizartza, Turtzios, Elgoibar eta Bergara); Iriarte taldekideak hiruretan (Antzuola, Bergara eta Elorrio), baita Würth taldeko Reig alacantarrak (Ereño, Sopela eta Lemoiz). Azken hori, Intxausti (Seguros Bilbao) eta Aramendia (Caja Rural) beste lasterketetan nabarmendu dira; esate baterako, Euskaldun Txapelketan edo itzulietan.Dena den, bizkaitarrak eta nafarrak garaipen bana eraman dute Lehendakarin; Beasainen eta Zornotzan, hurrenez hurren. Beste lau garaipenak ondoko txirrindulariek lortu dituzte: Saez de Arregik (Gorliz), Abalek (Markina), Ibañezek (Ermua) eta Torresek (Oñati). Etxarri (Seguros Bilbao), Delio Fernandez (Caja Rural) eta Romero (Debabarrena) txirrindulariek lehia eman dute, baina ez dute lorpenaren ahogozoaz gozatu. Iriarte eta Olano (Belca), Aranzabal (Azpiru), Larralde (Bidelan), Etxebarria (Bruesa) eta De Lis (Alfus) txirrindulariek maila polita erakutsi dute.
Castroviejo eta Azpiru taldea Hasiberriek garaipen bat besterik ez dute eskuratu; Torresek atzo Oñatin, hain justu ere. Jubeniletik jauzi egitea ez da erraza. Castroviejo (Seguros Bilbao) izan da onena eta dohainak erakutsi ditu. Dena den, ezin izan du denboraldia burutu Palentziako itzulian erorketa bat izan zuelako, eta agur esan zion denboraldiari, lepauztaia apurtuta.
Izagirre eta Blazquez nabarmendu dira Azpiru Inmobiliaria taldean. Gipuzkoarrek harrobiko taldea dute, eta lan txukuna egin dute. Suminan-Sopela taldean, Marin azaldu da azken lasterketetan. Ibaigane Opel, Belca eta Bruesa ondo ibili dira, eta ezinbestekoak dira 19 eta 20 urtekoen maila horretan lurraldeko txirrindulariek aukera izateko.
Triplete verde en Oñati
U.I. OÑATIOñati acogió ayer la última prueba del calendario vasco amateur y el Caja Rural logró un podio inesperado. El debutante Torres, Aramendia y Fernández llegaron juntos a la meta y entraron a la meta por ese orden. Los corredores tuvieron que afrontar tres ascensos a Udana y otros tres a Deskarga en los 120 kilómetros del recorrido. Tras numerosas alternativas en la cabeza, el Caja Rural jugó esta vez bien sus cartas y Torres, Aramendia y Fernández se quedaron solos en el último paso por Deskarga. En Oñati, se presentaron con medio minuto sobre Romero, Iriarte y Etxarri.
|