GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-09-24
· SAIL OFIZIALA: «Forever», Heddy Honigmann-ek zuzendua
Artea, hildakoekin harremanetan sartzeko bidea

DONOSTIA

Heddy Honigmann holandarraren “Forever” izan zen atzo Sail Ofizialean, “El camino de San Diego”rekin batean, lehiatu zen filma.

Parisko Pere-Lachaise hilerri ospetsuan filmatutako dokumentala da, ezohiko dokumentala, ordea, Honnigmann ez baita alferrik azken urteotan generoa eraberritzen gehien nabarmendu diren zuzendarietako bat.

«‘Forever’ maitasunari eta heriotzari buruz mintzo zaigu, baita pertsonok artearen bidez lor dezakegun inspirazioari eta kontsolamenduari buruz ere», esan zuen atzo prentsaurrekoan Honigmannek berak.

Pere-Lachaissen, zeharo pertsona ezezagunak ez ezik, artista ospetsu asko ere ehortzita daude, esaterako, Chopin, Jim Morrison, Oscar Wilde, Proust edota Apollinaire. Batzuen eta besteen hilobiak bisitatu ohi dituzten hainbat pertsonaren lekukotasunak bildu ditu Honigmannek. Adibidez, piano-jotzaile japoniar bat Chopinen musikarekin duen harreman bereziaz mintzo da; Proustez, berriz, “A la recherche du temp perdu” komikietan islatzen ari den ilustratzaile bat. Gorpuak azken agurrari begira txukuntzen dituen profesional batek ere parte hartzen du filmean. Horrek Modigliani du inspirazio iturri. Lekukotasunen artean, ikusleek Maria Callasen grabazio bat entzun dezakete, edo “Le temp des cerises”, 1871n Pere-Lachaissen bertan hil zituzten komuneroen omenaldi batean.

Hddy Honigmannek atzo prentsaurrekoan esan zuenaren arabera, filma egiteko ideia orain dela zenbait urte sortu zitzaion, Andaluziako herri txiki bateko hilerrian. «Han, senarraren hilobiaren aurrean kantatzen ari zen emakume bat topatu nuen. ‘Senarrarekin nagoenean, beti kantatzen dut’, argitu zidan. Urte pare bat geroago, berriz, Pariseko Pere-Lachaisse hilerrira joan nintzen, Georges Meliesen hilobia bisitatzera, eta han neska batek utzitako argazki bat aurkitu nuen. ‘Eskerrik asko’ irakur zitekeen atzealdean. Horrela, pertsonek hildakoekin artearen bidez izan dezakegun harremana dokumentatzen hasi nintzen. Artea inspirazio eta kontsolamendu iturri ona izan daitekeela ondorioztatu dut».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Omenaldi beroa eusko gudariei Aritxulegin
Mundua
Los gastos militares en 2006 alcanzarán una cifra récord, más que en la Guerra Fría
Kirolak
Hondarribia evita sorpresas y se corona a lo grande
Jendartea
«Hemos sido capaces de crear un proyecto común y fuerte»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss