«Nafarroan, erabakitzeko eskubidea berreskuratzean datza prozesua»
Erabakitzeko eskubidea berreskuratzea ekarriko dio prozesu demokratikoak Nafarroari, atzo Iruñean Euskal Herriak Autodeterminazioa ekimeneko kideek nabarmendu zutenez. Foru Hobekuntza ezarri zutenak herritarren hitzaren beldur direla eta horri aurre egiteko mobilizazioa behar dela gaineratu zuten.
IRUÑEA
Prozesu demokratikoaren esanahia erabakitzeko eskubidea berreskuratzea dela eta horrek Nafarroan berebiziko garrantzia duela nabarmendu zuen, atzo, Iruñean, herrialde horretakoezkertiar eta abertzale talde batek. Euskal Herriak Autodeterminazioa ekimenari sostengua adierazi ziotenen artean honako hauek zeuden: Expe Iriarte irakaslea, Jesus Lezaun apeza, Miren Aranguren feminista, Xabier Morras margolaria, Jone Galarza guraso elkarteetako kidea, Juanja Iturralde euskaltzalea, Jaime Iribarren ezker abertzaleko militantea, Mari Jose Urritzola eta Karmele Auzmendi presoen senitartekoak, Oier Zuñiga gazte mugimenduko kidea eta Mikel Lakastairakaslea. Expe Iriartek irakurri zuen testuan, prozesu demokratikoak Foru Hobekuntza gainditu behar duela azaldu zuen. Izan ere, «nafar herritarren borondatean oinarritzen ez den esparru politikoa» da, eta politikari gutxi batzuen «botere egarria asetzeko» egindako «iruzurrean» oinarritzen da haren ustez. Ordezkariok gaineratu zuten Nafarroako herritarrek euren etorkizunaren gainean demokratikoki eztabaidatzea «arriskutsua» dela pentsatzen duela UPNk. «Nafarroa egun batean ‘erotu’ eta aitzinean izan zen gisara, euskaldunen nazio burujabearen ama izatea erabakiko ote duen beldur direnek beren posizio politikoen ahuldadea erakutsi besterik ez dute egiten», adierazi zuenIriartek. «1936an izandako 3.000 fu- silatuek, 40 urteko diktadu- rak, Trantsizio delakoan inposaturiko Hobekuntzak eta horren ondorengo lurralde zatiketak eta menpekotasunak ez dute ezabatu Nafarroako herriaren kontzientziatik askatasuna eta euskal lurraldeen batasun burujabea eraikitzeko bizigogoa», nabarmendu zuten ekimeneko kideek.
Kalera ateratzeko beharra
Gizarteak prozesu demokratikoan parte hartu behar duela aldarrikatzeko, irailaren 30ean, 17.30ean, Iruñeko autobus geltokitik abiatuko den manifestaziora (Baionan, Donostian, Bilbon eta Gasteizen ere mobilizazioak izanen dira) joateabiziki garrantzitsua dela adierazi zuen Iriartek. «Aukera ezin hobea da, gainera, estatuetako boterearen guneak EuskalHerriaren aur-ka zuzentzen ari diren errepresio bortitza salatzeko», nabarmendu zuen. Gainera, espetxe politika eta Iñaki de Juanaren kasua, AuzitegiNazional espainola egiten ari den epaiketak eta jarduera politikoaren aurkako jazarpena aipatu zituen Expe Iriartek.
|