GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-07
Bi gizonen arteko harremanaz, Irati Jimenezen nobela
·«Bat, bi, Manchester» eleberria kaleratu du Agustin Zubikarai saria irabazi ostean

Irati Jimenezen ametsetako bat gauzatu da zuri-beltzeko azaldun «Bat, bi, Manchester» eleberria esku artean izan duenean. Ezinezko amodio istorio batekin aurkeztu da irakurleen aurrean, Elkar argitaletxeari esker. Bi gizon dira nobelako protagonistak. «Maskulinoari buruz idaztea interesgarri iruditu zitzaidan-eta», azaldu du irrati-esatari diharduen idazleak.

BILBO

«Manchesterren ezagutu genuen elkar. Haragi gordinez jantzitako goizalde horditua. Hiru lagun eta laurok, barretan blai, tabernaz taberna. Ez dakit nork gonbidatu ninduen afari batekin hasi eta alkohol amorratuan hondoratu zen jai hartara, baina, egunaren argia pizten hasi zenean, ezagun baten lagunaren etxean lehorreratu ginen, ia dandarrez, ganora galduta.Denok».

Hala hasten da AgustinZubikarai sariaren bosgarren deialdia irabazi duen lana. Irati Jimenezek sinatzen du obra. Bi gizonezkoren arteko harremana da nobelaren ardatza. Euskaldunak dira biak, eta Ingalaterran egiten dute topo. Ezinezko maitasun bati buruzko istorioa kontatzen du.

Esaldi laburrek ematen dioten erritmo arina eta sentimenduez hitz egiteko duen modu ulergarri eta ez friboloa gustatu zitzaion Agustin Zubikarai sariko epaimahaiari. «Istorio partikular bat da, baina aldi berean unibertsala», nabarmendu zuen atzo Xabier Mendiguren editoreak.

Egileak aipatu zuenez, irakurleak bakarrik ez, entzuleak ere izan ei zituen gogoan ‘‘Bat, bi, Manchester’’ idatzi zuenean. Izan ere, irratigintzan aritzen da eta «nobelaren barne soinu hori» bilatu zuen.

Eleberria «nahi eta ezinaren istorioa da» bere hitzetan. Mundakarrak aitortu zuenez, protagonistarekin badu parekotasunik. Itzultzailea da eta idazle izan nahi du, baina bere buruarekiko oso kritikoa da. Alde horretatik, «autobiografikoa» dela esan zuen eta, azkenean, liburu hori idaztea «mamuak uxatzeko» baliagarria izan zaiola adierazi zuen.

Manchester aukeratu zuen agertoki idazleak, han egona delako, baina baita «gugandik oso hurrun baina oso hurbil» dagoen hiria dela uste duelako ere. Bere kontakizuneko protagonistak dioen moduan, «belarriak itxita eta ingelesaren doinua ahaztuta, Manchester Bilbo da». Iritzi horretakoa da Irati Jimenez.

Orain arte ipuinak idatzi ditu batik bat mundakarrak. Lehen eleberria «ikasteko prozesu bat izan da» beretzat, atzo Bilbon azaldu zuenez.



Lore-jokoak Ondarroan abendura bitarte

BILBO

Agustin Zubikarai idazlearen omenez Lore-jokoak antolatu dituzte Ondarroan atzo hasita eta abenduaren erdialdera arte. «Zubikarai euskararen eta euskal kulturaren bidegile eta bide zabatzaile izan zen bere garaian. Guk ere bide beretik egin nahi izan dugu euskal kulturak XXI. mendean dituen erronkei erantzun nahirik», azaldu dute antolatzaileek.

Hainbat lehiaketa, ikerketa eta beka antolatu dituzte, gai desberdinen inguruan betiere: konposizio lehiaketa, Ondarroa ikusgarria argazki lehiaketa, arrantzaren arazoei buruzko ikerketa, Augustin Zubikarai idazlearen biografia egiteko beka eta beste bat itsasoaren gaineko poema-antologia egiteko. Emakumeen partaidetza gizarte aldaketetan aztertzeko beka eta andereen partaidetzari buruzko bideo bat egiteko deialdia ere antolatu dituzte.

Nobela laburraren sariketaren seigarren ekitaldia ere martxan da. Abendura arte izango da lanak aurkezteko epea. 50 eta 100 orri bitarteko lanak onartuko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La demagogia pro nuclear y Garoña
Euskal Herria
Iñaki De Juana, trasladado al Hospital 12 de Octubre en el día 61 de su protesta
Euskal Herria
El tripartito se limita a ratificar sus posiciones sobre los presos
Euskal Herria
Electos de diferente signo animan juntos a suscribir la demanda de Batera
Mundua
Ultimo desfile oficial del Regimiento Real Irlandés
Jendartea
Reclaman en Bilbo «Derechos para todos»
Jendartea
Tercera parada no programada en veinte días en la central de Garoña
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss