GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-07
Bizilekuari zentzua eman nahi dion eguna antolatu dute Bastidan

BASTIDA

Euskal Kultur Erakundeak eta Arkitektura, Hirigintza eta Ingurumen Kontseiluen Federazio Nazionalak (CAUE) etxebizitzarekiko harremana aztertu dute, artisten egonaldi baten bitartez. Ekimen hori bukatzeko, Bastidan inprobisazioan oinarritutako performantzia bat eginen dute gaur herri guztian zehar eta, era berean, herriko plazan erakusketa bat ere izango da.

«Bizilekua... leku bizia?» da ikusi ahal izanen diren ikusgarria eta erakusketa elkartzen dituen gaia. Izan ere, arte adierazpen ezberdinen bitartez bizilekuari zentzua eman nahi dio ekintza horrek. Gaiaren inguruan gogoeta egiteko eskatu diete Euskal Herriko eta Bordeleko Les Imprévisibles kolektiboko dantzari eta musikari batzuei Bastidan egin duten egonaldian. Urriaren 4an hasi zen eta gaurko ikusgarriarekin bukatuko da.

Musikari talde batek, bi dantzarik eta bertsolari batek espazioa beteko dute interpretazio artistikoa etxebizitzetara eta herrira eramanez. Ikusleei eraikinekiko beste harreman bat proposatuko diete, beste ikuspegi bat eskainiko diete musika, dantza eta hitzen bitartez. Egituraketa orokor baten barnean artistek inprobisaziorako espazio zabala izanen dute.

Bastida aukeratu zuten, bai Herriko Etxeak egitasmoarekiko atxikimendua adierazi zuelako, eta bai bere oinarrizko hirigintza eta arkitektura aberastasunagatik ere.

Etxea aterpean bizitzeko tokia baino gehiago dela gogora ekarri nahi izan dute Euskal Kultur Erakundeak eta CAUEk. Lehen hitzordua Bastidakoa da, baina urte bukaerarako euskarri pedagogiko batzuk (maketak, CD gidak) aterako dituzte gogoetaren berri emateko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La demagogia pro nuclear y Garoña
Euskal Herria
Iñaki De Juana, trasladado al Hospital 12 de Octubre en el día 61 de su protesta
Euskal Herria
El tripartito se limita a ratificar sus posiciones sobre los presos
Euskal Herria
Electos de diferente signo animan juntos a suscribir la demanda de Batera
Mundua
Ultimo desfile oficial del Regimiento Real Irlandés
Jendartea
Reclaman en Bilbo «Derechos para todos»
Jendartea
Tercera parada no programada en veinte días en la central de Garoña
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss