GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-10-07
Georgiar jatorriko ikasleen zerrendak eskatu ditu Moskuk
Moskuko Poliziak Georgiako abizenak dituzten ikasleen zerrendak eskatu dizkiete bertako ikastetxeei, paperik gabeko etorkinak atzeman eta kanporatzeko helburuarekin. Bestalde, atzo iritsi ziren Tbilisi hiriburura hegazkinez Errusiako agintariek kanporatu dituzten lehenengo berrehun georgiarrak.

TBILISI

Alexander Gavrilov Errusiako hiriburuko Hezkuntza Saileko eledunak AP agentziari jakinarazi dionez, hiriburuko ikastetxe batzuek, ez guztiek, georgiar abizena duten ikasleen zerrenda prestatu eta entregatzeko agindua jaso dute. Bera ez dator bat Poliziaren ekimenarekin, ikasteko eskubidea ume guztiek dutelakoan. «Segurtasun indarrek legez kanpoko etorkinak aurkitu nahi badituzte, beraien kontua da eta ez lituzkete ikastetxeak nahastu behar», adierazi du.

Nina Zubarevak Moskuko iparraldeko eskola batean egiten du lan. Berak berretsi du Poliziak telefonoz hots egin duela bere ikastetxera zerrenda eskatzeko.

«Ez dugu horrelako agindurik eman eta ez daukagu hori egiteko asmorik», esan du Valery Gribakin eledunak Moskuko irrati batean.

Edonola ere, georgiar jatorriko etorkinen aurkako operazioak aurrera jarraitzen du eta Vladimir Putin presidenteak atzerritarrekiko politika gogortu egin behar dela esan du. Tbilisiko Gobernuak atxilotu eta kanporatu dituen errusiar espioien krisia hasi zenetik astebete igaro denean, Moskuk berrehun georgiar kanporatu ditu. Atzo arratsaldean iritsi ziren, hegazkinez, Tbilisira.

Gainera, Errusia osoan bizi diren georgiarrak estutzen jarraitzen du Kremlinek, eta ospe handiko pertsonak ere larri dabiltza. Boris Akunin idazlea eta Zurab Tsereteli eskultorea, esaterako, egoera horretan daude. Akuninek jakinarazi duenez, bere lanak plazaratzen dituen Zajarov argitaletxeko zuzendariari galdeketak egiten ari zaio Polizia, idazleak zenbat diru irabazten duen jakin nahian. «Inoiz ez nuen pentsatu Errusian purga etnikoak ezagutu behar nituenik», adierazi du Akuninek irrati batean.

Ideia bera “Gazeta” egunkarian argitaratutako artikulu batean errepikatzen du Damis Polandov zutabegileak. «Sarekadak azoka eta jatetxeetan, kasinoak itxiarazi, milaka lagun kanporatzeko mehatxua... Zer da hau purga etnikoa ez bada?».

Vladimir Pribylovski begiralearen ustez, Kremlinek krimenaren aurkako operazio moduan aurkeztu duen sareka- darekin bestelako helburuak ditu: «Bere inguruan herritar guztiak bildu etsai bakarraren aurka, atzerritarraren kontra».

Ukrainara ere iritsi dira errusiar operazioaren aurkako protestak. Atzo Kieven elkarretaratzea egin zuten Georgiako banderak eskuan hartuta.



Saakashvili, reforzado
TBILISI

El presidente de Georgia, Mijail Saakashvili, ha salido reforzado de la crisis y del bloqueo ruso al recibir el apoyo mayoritario del electorado en los comicios municipales celebrados el jueves. El líder del opositor Partido Republicano, Ivlian Jaindrava, declaró que el bloqueo ruso por tierra, mar y aire «benefició al partido de Saakashvili. Las sanciones despertaron el interés del electorado indeciso, que no alberga simpatías hacia el Gobierno, pero que en otra situación no hubiera acudido a las urnas. Votaron para expresar su repulsa por la política de Rusia contra Georgia», dijo. El Gobierno recibió el apoyo del 70% de los votantes, con una participación de cerca del 50%.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La demagogia pro nuclear y Garoña
Euskal Herria
Iñaki De Juana, trasladado al Hospital 12 de Octubre en el día 61 de su protesta
Euskal Herria
El tripartito se limita a ratificar sus posiciones sobre los presos
Euskal Herria
Electos de diferente signo animan juntos a suscribir la demanda de Batera
Mundua
Ultimo desfile oficial del Regimiento Real Irlandés
Jendartea
Reclaman en Bilbo «Derechos para todos»
Jendartea
Tercera parada no programada en veinte días en la central de Garoña
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss