GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-07
Salatzearen kontrako eguna urriaren 10ean
·Delinkuentzia aurrezaintzeko legea berriki onartu du Senatuak

Besteren artean eskolako datuak eta langile sozialek erabiltzen duten informazioa fitxategi orokor batean ezartzeko balioko duen delinkuentzia aurrezaintzeko legea Senatuan onartu eta gero, Asanblea Nazionalean bozkatuko dute. Legearen kontrako mobilizazio eguna antolatu dute.

BAIONA

Euskal Herriko Salaketaren kontrako Kolektiboak protesta eguna antolatu du urriaren 10ean, frantses Estatuko kolektibo nagusiak egin duen deialdi orokorrari jarraiki. Taldeak gizartearen arreta bereganatu nahi du. Izan ere, hiru urtez prestatzen egon diren delinkuentzia aurrezaintzeko legea berriki Senatuan onartu dute, eta azaroan Asanblea Nazionalean bigarren irakurketaren ondoren onartzen badute, indarrean jarriko baitute.

Barne Ministro Nicolas Sarkozyk bultzatutako legea onartzen badute, gizarteko gizabanako guztiengan eragin lazgarriak ekar ditzakeen ondorioak nabarmendu zituzten atzo Salaketaren kontrako Kolektiboko kideek.

Izan ere, lege horren arabera, gizarte langileek beren lanbidearen betebeharretan lortutako informazioa Herriko Etxeari eman beharko diote, eta laguntza beharrean dauden pertsonekiko beharrezko konfiantza hautsiko dute modu horretan.

Auzapezek kontrolatzeko eta erabakitzeko botere handia lortuko dute lege berriari esker. Finantzan, osasunean, lanean edo eskolan arazoak dituzten haurren familien informazioa Herriko Etxeko fitxategi sozialean agertuko da legea onartuz gero.

Bestalde, auzapezak herriaren segurtasuna arriskuan jar dezakeen jokaeraren bat ikusten baldin badu, pertsona bat hiru egunez psikiatrikoan sartzeko eskubidea izango du. Aldi berean, legearen terminoen subjektibotasuna salatu zuen kolektiboak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La demagogia pro nuclear y Garoña
Euskal Herria
Iñaki De Juana, trasladado al Hospital 12 de Octubre en el día 61 de su protesta
Euskal Herria
El tripartito se limita a ratificar sus posiciones sobre los presos
Euskal Herria
Electos de diferente signo animan juntos a suscribir la demanda de Batera
Mundua
Ultimo desfile oficial del Regimiento Real Irlandés
Jendartea
Reclaman en Bilbo «Derechos para todos»
Jendartea
Tercera parada no programada en veinte días en la central de Garoña
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss