GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-07
EHUk ikasle eta irakasleentzako egoitza berria ireki du Donostian

DONOSTIA. ­ Euskal Herriko Unibertsitateak Manuel Agud Querol egoitza inauguratu zuen atzo Donostian. Ikasle nahiz irakasleentzako 300 pertsonarentzako lekua eskaintzen du azpiegitura horrek eta 10,5 milioi euroko kostua izan du. Sarrera ekitaldian parte hartu zuen Hezkuntza sailburu Tontxu Camposen hitzetan, «egoitza hau oso garrantzitsua da bai kalitateari dagokionez eta bai EHUko eskaintza zabaldu eta sinergiak sortzen dituzten ikasle, irakasle eta ikertzaileen mugikortasunari dagokionez ere». Lehendik Bilbon eta Gasteizen daudenekin batera, EHUko egoitzek «ikasi, irakatsi eta ikertzeko kalitatezko eskaintza» aurkezten dutela gaineratu zuen Camposek.



Zabor pusketa batek Atlantisen kalteak sortu zituela esan du NASAk

WASHINGTON. ­ NASAk atzo jakinarazi zuenez, espazioan zebilen zabor pusketa batek Atlantis espazio-ontziko berogailuetako bateko panel batean kalteak eragin zituen. AEBetako agentziako ordezkari baten esanetan, bi milimetro inguruko zulotxo bat topatu dute Nazioarteko Espazio Estazioan garaturiko misio arrakastatsua amaitu ondoren eginiko azterketa batean. NASAko adituen hitzetan, panel horietako batean kalte garrantzitsuren bat izatea guztiz arriskutsua izan daiteke, horrek espazio-ontziko sistemetan eta tenperatura kontrolagailuetan erasango bailuke. Baina zorionez, ez zen ezer larririk gertatu.



Maria Bengoetxea hil da, memoria historikoa biltzeagatik ezaguna

ERMUA. ­ Maria Bengoetxea ermuarra ostegunean hil zen, 99 urte zituela eta bere herritarren eta Euskal Birusa taldearen omenaldia jaso baino aste gutxi batzuk lehenago. Emakume hau oso ezaguna zen herrian memoria historikoa eta herriko euskara mantentzen egindako lan handiarengatik. Ehungarren urteurrena ospatzeko aste gutxi behar zituen emakumea ostegunean hil zen eta atzo izan ziren bere aldeko hileta elizkizunak. Ermuako Udalak esandakoaren arabera, guztiz nabarmentzekoa zen herritarrek Txindurri ezizenez ezagutzen zuten emakume honen «neurriz kanpoko memoria».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La demagogia pro nuclear y Garoña
Euskal Herria
Iñaki De Juana, trasladado al Hospital 12 de Octubre en el día 61 de su protesta
Euskal Herria
El tripartito se limita a ratificar sus posiciones sobre los presos
Euskal Herria
Electos de diferente signo animan juntos a suscribir la demanda de Batera
Mundua
Ultimo desfile oficial del Regimiento Real Irlandés
Jendartea
Reclaman en Bilbo «Derechos para todos»
Jendartea
Tercera parada no programada en veinte días en la central de Garoña
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss