GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-07
Irlandako auzian akordioa eta galdeketa gako nagusitzat hartu ditu Azkarragak
Irlandan izan da aste honetan Joseba Azkarraga Lakuako Justizia sailburua, bertako konponbide prozesuaren gakoak aztertzeko. Bere Bake eta Elkarbizitzarako Planari begirako elementuak biltzeaz gain, zera nabarmendu du: bertako akordio politikoak eta herri galdeketak izan duten garrantzia.

BELFAST

Belfasten izan dira aste honetan Joseba Azkarraga Lakuako Justizia arloko sailburua, Jon Mirena Landa Giza Eskubideen arloko zuzendaria eta Txus Peña Lehendakaritzako idazkaria. Azkarraga Juan Jose Ibarretxek sortutako Kontseilu Politikoko hiru kideetako bat da, eta bake prozesu horrek Euskal Herrirako eman ditzakeen ikasgaiak biltzea izan du helburu. Horretarako, hogei bilera inguru egin ditu sailburuak.

Ondorio nagusietan, Irlandako eta Euskal Herriko gatazken «izaera politikoa» bertan dela nabarmendu du Azkarragak. Haren esanetan, alderdien arteko adostasuna da gakoa, bai eta zazpi urtean behin Ipar Irlandako estatusa erabakitzeko ahalmena ere.

Azkarragak garrantzia kendu dio, ordea, Stormont-eko akordioak erabakiak hartzeko eta gobernuak osatzeko agintzen duen unionisten eta errepublikarren arteko adostasuna lortzeko premiari.

Alderdien arteko akordioa eskuratzeak helburua izan behar duela onartu du Azkarragak, baina hori lortu ezean «gehiengoen araua» indarrean jarri behar dela gaineratu du sailburuak. Horrela ekidin daiteke Irlandan gertatutakoa, bertan Ian Paisley buru duen DUP alderdiak Sinn Fein-ekin gobernatzeari betoa ezarri dio-eta.

Presoak eta desmilitarizazioa

Horrezaz gain, Irlandako pro-zesuan, presoen auzia azkar konpontzea garrantzi handikoa izan dela adierazi du Azkarragak. Han, 1980 urtetik aurrera preso gehienak espetxe berean egon izana eta 1998ko Ostiral Santuko akordioaz geroztik IRAko preso guztiak eta talde lealistetako espetxeratuak bi urteren buruan askatu izana Ipar Irlandako baketze prozesuan elementu erabakigarriak izan baitira.

Bestelakoak dira Tony Blair Britainia Handiko lehen ministroak auzi horren inguruan egiten duen irakurketa. Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin egindako bileraren atarian, Ipar Irlandan presoak azkarregi as- katu izanagatik Britainia Handiko Gobernuak autokritika egiten duela dioten informazioak kaleratu baitituzte. Gobernu espainolak, behintzat, argudio horri eusten dio.

Justiziako sailburuak, egin berri duen bileren ostean, Ipar Irlandako prozesuan oinarrituta atera daitezkeen irakasgai nagusietatik lau nabarmendu ditu: erresoluzio prozesuan aldeek eduki duten konpromiso indartsua; Britainia Handiko Gobernuak prozesu osoan izan duen funtzio bultzatzailea; preso politikoen kaleratze azkarra eta nazioarteko bitartekariek bete duten papera.

Beste alde batetik, Ipar Irlandako erakunde autonomoak berrezartzeak gizartea adiskidetzeko bidean ekarpena egin duela nabarmendu du Joseba Azkarragak. Bestetik, egoera politiko berrira egokitzeko helburuarekin, Britainia Handian eta Irlandan egin dituzten legegintza aldaketak azkar egin izana positibotzat jo du Joseba Azkarraga Lakuako Gobernuko Justizia sailburuak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La demagogia pro nuclear y Garoña
Euskal Herria
Iñaki De Juana, trasladado al Hospital 12 de Octubre en el día 61 de su protesta
Euskal Herria
El tripartito se limita a ratificar sus posiciones sobre los presos
Euskal Herria
Electos de diferente signo animan juntos a suscribir la demanda de Batera
Mundua
Ultimo desfile oficial del Regimiento Real Irlandés
Jendartea
Reclaman en Bilbo «Derechos para todos»
Jendartea
Tercera parada no programada en veinte días en la central de Garoña
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss