GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-07
Nekana TXAPARTEGI - Mikel EGIBAR
J’accuse Z, G, F, M, H, C, V, W, T, A
Idatziaren egileak 18/98 sumarioanauzipetuta daude. aste honetan,beren abokatuek jakinarazi dioteepaimahaiari «perituen» buruegiten duen guardia zibila ezagutudutela: zehazki, atxilotu zituztenekotortura saioetan parte hartu zuela.auzitegian sentitutakoa dute hizpide.

Con su venia», esan zuen defentsaren abokatuak, «solicito un ca-reo entre los peritos miembros de la Guardia Civil y los imputados Txapartegi y Egibar, ya que éstos padecieron torturas de manos de aquellos que hoy se presentan aquí, ante esta sala, como peritos». Epaileburuak, beti auzipetuen eskubideak bermatuak izan daitezen kezkati, honela erantzun zuen: «Sí señoría, cómo no, que proceda ...».

Bide honetatik jarraituz gero fikzioan oinarritutako istorio bat idatziko genuke. Izan ere, istorio honen eszenatokia Audiencia Nacional delako tribunal berezian kokatzeaz gain, sortutako tesi inkriminatorio interesatuaren arabera, torturaren erabileraren bitartez, sumarioak eraikitzen dira, gerora, tribunal berezi honek euskal herritarrak auzipetu ditzan.

Errealitatea, noski, bestelakoa da. Aste honetan bertan defentsaren eskaeraren aurrean epaiburuak ez zuen «que proce-da» esan eta berriro, euskal herritarroi Audiencia Nacional delako auzitegi berezi horretan ia beti gertatu ohi zaigun bezala, auzipetuen eskubide prozesalak bortxatu egin zaizkigu, horrela Guardia Zibilaren izaera torturatzailea ezkutatu eta, beraz, epaileburuak Guardia Zibilari babesa ematen diolarik.

18/98 sumarioa oinarri duen epaiketa luze honetan behin baino gehiagotan euskal herritarroi egiten diguten beste hainbat eta hainbat epaiketatan bezala, epaiketa bera torturaren bidez egindako instrukzioan oinarritzen dela agerian geratu da. Horrela bada, laster urtebete osatuko duen epaiketa honetan torturatu batentzat sufritutako guztia bertan azaltzea garrantzitsua bada ere, era instituzionalizatu batean pairatutako torturak Audiencia Nacionalean salatzea torturaren aurkako borrokan urrats eraginkorra izango delakoan gaude. Epaiketa honetan, aste honetan bertan, torturaren aurkako bide luze honetan salaketa egiteko aukera paregabea izan dugu, baina, zoritxarrez tribunal bereziak torturaren praktikari babesa emanez, ukatu egin digu gu torturatu gintuzten guardia zibilekin kareo bat egitearen aukera.

«Si señoría, cómo no, que proceda», esan zuen epaile buruak.

J’accuse (*) Z, G, F, M, H, C, V, W, A, T (**) jaunak gu torturatzeagatik. Tortura definizio bat duen hitz bat bada ere, hitz horren atzean drama luze bat ezkutatzen da. Mehatxuak, kolpeak, nekea, egarria, gosea, irainak, bortxaketakŠ azken finean gure borondatez sekula egingo ez genuena torturaren bitartez eginarazteko teknika baita. Behin betiko praktika lazgarri honekin amaitzeko aukera egongo balitz, prest egongo ginateke ordubetez epaiketa honetan, salan bertan, peritu bezala azaltzen diren torturatzaileen eskutik berriro torturatuak izateko. Seguru gaude guardia zibil hauek errekonozituak izan ez daitezen Audiencia Nacionalak jarri dituen manparek ezingo luketela torturak zein torturatzaileek duten inpunitatea bere horretan mantendu.

J’accuse Z, G, F, M, H, C, V, W, A, T jaunak gezurrak oinarri inkriminatorio bezala erabiltzeagatik. Gezur hauetaz baliatuz beste pertsona batzuk atxilotu eta torturatuak izan dira, eta, akaso, izango dira. Gezur hauen bitartez pentsamolde oso bat kriminalizatzen eta ilegalizatzen da. Gezur hauekin herri oso bat susmopean jartzen da.

J’accuse Z, G, F, M, H, C, V, W, A, T jaunak sistema juridiko oso baten oinarria izateagatik. Ez dugu inolako zalantzarik: ez balego torturarik epaiketa hau (beste epaiketa asko bezala) ez litzateke existituko. Guardia Zibilaren eginkizuna, ildo politikoetan oinarritutako tesi bati jarraituz, gezurretan bideratutako instrukzioa eraikitzea izaten da, eta horretarako tortura ezinbesteko tresna izan da eta oraindik ere bada.

J’accuse, beraz, gure herria defendatzeagatik akusatzen gaituzten horiek. J’accuse eskubide zibil eta politikoen aldeko defentsa egiteagatik akusatzen gaituzten horiek. J’accuse justizia pertsonen zein herrien zapalkuntzan oinarritzen duten horiek. J’accuse gure herriari normalkuntza demokratikoaren bidean etengabe oztopoak jartzen dizkioten horiek.

J’accuseŠ

Errealitatera itzulizŠ

«Señoría, su solicitud no procede ya que no corresponde a esta fase pericial realizar ningún tipo de careoŠ».

Iritsiko da eguna non begietara begira esango diegun J’accuse. -

(*) Emile Zola, «Manifestua»

(**) Guardia zibilek identifikatzeko erabiltzen dituzten zenbaki sailen azken letra


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La demagogia pro nuclear y Garoña
Euskal Herria
Iñaki De Juana, trasladado al Hospital 12 de Octubre en el día 61 de su protesta
Euskal Herria
El tripartito se limita a ratificar sus posiciones sobre los presos
Euskal Herria
Electos de diferente signo animan juntos a suscribir la demanda de Batera
Mundua
Ultimo desfile oficial del Regimiento Real Irlandés
Jendartea
Reclaman en Bilbo «Derechos para todos»
Jendartea
Tercera parada no programada en veinte días en la central de Garoña
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss