GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-07
Udalbiltzak Euskal Irratien egitasmoak sustatuko ditu
Udalbiltzako eta Euskal Irratietako ordezkariek elkarlanerako hitzarmena sinatu zuten atzo, Baionan. Euskal Irratietako ordezkariek egun duten egoera zailetik ateratzeko Euskararen Erakunde Publikoari konponbideak bilatzeko eskatu diote. Egungo egoerak jarraituz gero, 2007 eta 2010 artean bederatzi lanpostu galduko direla salatu dute.

BAIONA

Euskal Irratiek azken 25 urteetan euskararen erabilera hedabideetan sustatzeko eta euskararen normalizazioa bultza- tzeko egin duten lana aitortu zuen Udalbiltzako Dominique Duhaldek. Atzo sinatu hitzarmenaren bidez, Euskal Herriko Udal eta Hautetsien Biltzarrak irratiak etorkizuneko apustuan lagundu nahi ditu.

Ipar Euskal Herriko irratien federazioko presidente Jakes Agergaraik, Udalbiltza eskertzeaz gain, 1997an irratien federazioa sortu zenetik egindako lana gogorarazi zuen. Bestalde, gazteen lanagatik kendu berri dituzten diru-laguntzak galtzeak irratia egoera txarrean jartzen duela esan zuen.

Federazioko Agus Hernanek jakinarazi zuen diru-laguntzak galtzeak 2007a eta 2010a artean bederatzi lanpostu gutxiago izatera eramango dituela, eta era horretan kalitatezko lana ezin dela egin adierazi zuen.

Aldi berean, Euskal Irratiek Bretainiako irrati federazioak jasotzen duen dirua baino lau aldiz gutxiago jasotzen dutela salatu zuten Euskal Irratiek.

Euskararen Erakunde Publikoari bi mezu helarazi nahi izan zizkion Hernanek; alde batetik, euskara sustatzeko plan berria egitea ontzat jo zuen, baina plana aurrera ateratzeko diru laguntza eskasia salatu zuen. Estatuak, Akitaniako Kontseiluak eta Kontseilu Nagusiak ematen duten dirua gehitu beharko litzatekeela esan zuen.

Bestalde, EEPren eta irratien artean izandako elkarrizketetan azken horien arazoa ongi zehaztu dutenez gero, hurrengo lauzpabost hilabeteetan erakunde publikotik konponbidea espero dutela esan zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La demagogia pro nuclear y Garoña
Euskal Herria
Iñaki De Juana, trasladado al Hospital 12 de Octubre en el día 61 de su protesta
Euskal Herria
El tripartito se limita a ratificar sus posiciones sobre los presos
Euskal Herria
Electos de diferente signo animan juntos a suscribir la demanda de Batera
Mundua
Ultimo desfile oficial del Regimiento Real Irlandés
Jendartea
Reclaman en Bilbo «Derechos para todos»
Jendartea
Tercera parada no programada en veinte días en la central de Garoña
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss