GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-10-07
- Urrezko Eskua Torneoa
Waltari eta Mikel Goņi, elkarren aurka

BAIONA

Pelote Passion enpresak Urrezko Eskua Torneoa jarriko du abian bihar, eta finala urriaren 25ean izango da. Enpresa horretako pilotariez gain, Goņi II.a, Loquillo mexikarra eta Rober Uriarte bizkaitarra ere izango dira.

Hala ere, Loquilloren parte hartzea zalantzazkoa da, Critophe Dardy enpresako buruak GARAri esan zionez: ĢIragarrita dago, eta etortzekotan da, baina badirudi norbaitzuk ez etortzeko esaten ari zaizkiola, eta hor dabil. Hemen ikusi arte ez naiz lasai egongoģ, esan zuen Dardyk.

Bi urte daramatza Pilota Passion enpresak pilota munduan, baina orain arte amateurren partidekin bakarrik aritu da. Hemendik aitzinera, ordea, profesionalekin jokatzeko asmoa dauka: ĢWaltari ekarri genuen, eta bera da pilotari profesional bakarra. Gerora, gurekin badabiltza lehen profesionalak izandako pilotari batzuk, eta litekeena da haiek berrio ere profesional izatea, baina oraindik ez dago ezer erabakita. Gustatuko litzaiguke profesionalen Bakarkakoan eta Binakakoan lehiatzeaģ, esan zuen Dardyk. Torneo honetan, enpresako pilotari izarra, Waltari, bertan izango da. Sei pilotari arituko dira bi multzotan banatuta. Batean, Uriarte, Hegiabehere eta Loquillo izango dira, eta bestean, berriz, Waltari, Berasategi eta Goņi II.a.

Lehen jardunaldia bihar jokatuko dute Gerendainen, Zuberoan, 17.00etan hasita. Hasteko, Uriarte eta Hegiabehere lehiatuko dira, eta jarraian, Waltari eta Berasategi.

Bigarren jardunaldia hilaren 14an izango da Pauen, 21.00etatik aitzinera. Lehen partida, Goņi II.ak eta Berasategik jokatuko dute, eta bigarrena, berriz, Uriartek eta Loquillok. Azkeneko jardunaldia, hilaren 21ean izango da Senperen 19.00etatik aurrera. Loquillo eta Hegiabehere neurtuko dira lehen partidan, eta bigarrenean, Waltari eta Goņi II.a. Horixe izango da lehiaketako partidarik erakargarriena. Finala, berriz, hilaren 25ean izango da Baionako Modernen. Multzoko bakoitzeko lehenengoak neurtuko dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La demagogia pro nuclear y Garoņa
Euskal Herria
Iņaki De Juana, trasladado al Hospital 12 de Octubre en el día 61 de su protesta
Euskal Herria
El tripartito se limita a ratificar sus posiciones sobre los presos
Euskal Herria
Electos de diferente signo animan juntos a suscribir la demanda de Batera
Mundua
Ultimo desfile oficial del Regimiento Real Irlandés
Jendartea
Reclaman en Bilbo ĢDerechos para todosģ
Jendartea
Tercera parada no programada en veinte días en la central de Garoņa
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss