- Euskal Selekzioa Bartzelonan dago jada -
«Ofizialtasuna aldarrikatzera gatoz»
·Jokalariek argi dute Kataluniaren aurkako partidaren zioa eta bakearen leloak zentzurik ez duela uste dute
BARTZELONA
Euskal Selekzioa Bartzelonan da jada Kataluniaren aurkako partida prestatzen. Azken egunotan eztabaida izan da norgehiagokaren leloa dela-eta. «Bakearen alde elkarrekin» esaldiarekin aurkeztu zuten orain dela astebete Katalunian, eta gero jakin denez, Espainiako Federazioak jarritako baldintza izan da partida jokatu ahal izateko. GARAk Euskal Selekzioaren deialdian etorri diren jokalari batzuen iritzia jaso nahi izan zuen, azken finean, eurak direlako protagonista nagusiak, eta oso argi adierazi zuten helburua «ofizialtasuna aldarrikatzea» dela.Euren izenean hitz egin zuten, gauean afaldu ondoren bilera bat egitekoak ziren-eta guztien artean zerbait adosteko. Hala ere, Mikel Labaka eta Mikel Aranburuk inolako zalantzarik gabe aldarrikapenaren garrantzia nabarmendu nahi izan zuten. «Lehen aldia da kanpora jokatzera goazela eta, alde horretatiki, pausotxo bat eman dela esan daiteke. Baina beste alde batetik, esan beharra dago naiz eta poztu, partidaren leloak ez daukala zentzurik. Gure aldetik, nire iritziz behintzat, kanpora irtetean eta Euskal Selekzioarekin Kataluniaren kontra jokatzean argi eta garbi ofizialtasuna eskatzeko partida dela ikusten dugu», azaldu zuen Aranburuk Loiuko aireportuan hegazkina hartu aurretik. Labakak bat egin zuen bere taldekidearekin: «Bi nazioren arteko partida jokatuko dugu eta aldarrikapen nagusiak ofizialtasuna izan behar du. Badirudi antolatzaileei Federazio espainolak beste lelo bat inposatu nahi izan diela, baina gu futbolean jokatzeaz gain, ofizialtasuna eskatzera gatoz».
«Ez digute ezer esan»
Jokalariak harrituta geratu dira partidaren izaerak sortutako eztabaidaz eta leloaz, beraiei ez baitiete ezer adierazi. «Ez digute zuzenean ezer esan, bakarrik partida jokatzeko deialdian gaudela. Lehenengo mementotik argi eduki dugu, ez dakit jokalari guztiek, baina guk behintzat bai. Bartzelonara helburu batekin goazela, ofizialtasuna aldarrikatzera. Katalanak gure egoera berean daude eta hori da helburu garbia», esan zuen Aranburuk.Gainera, azpeitiarrak ez du ulertzen gertatutakoa, gogoratzen duen bezala, «urtero ofizialtasunaren aldeko pankarta atera izan da-eta». Labakaren aburuz, ordea, «leloa inposatzea ofizialtasunaren aldarria ezkutatzeko ahalegina izan da. Bide horretan harriak jarri nahi dituztela erakutsi dute». Aritz Adurizek zuri-gorriak atzo jakin zuen leloaren inguruan sortutako eztabaidaren berri eta taldekide guztien artean hitz egin arte ez zuela iritzirik eman nahi adierazi zuen. Bere lehen partida izango da igandekoa eta ilusio handia egiten dio betidanik joan izan baita Euskal Selekzioaren partidak ikustera. «Urte piloa daramatzagu kanpora irten gabe. Ez da gauza erraza ofizialtasuna lortzea, baina beste pauso bat eman dugu eta aurrera jarraitu behar ra dago».
Ibarretxe «sueña» con un Euskadi-Catalunya en el Mundial
Al igual que su antecesor en el cargo, José Antonio Ardanza, que parafraseó a Martin Luther King en un mitin, Ibarretxe habló ayer de uno de sus sueños sin especificar si él está dispuesto a dar pasos para conseguirlo. «Los únicos sueños que se hacen realidad son los que se tienen. Lo que no se sueña, no se hace nunca realidad. Yo sé que vamos a ver a Euskadi jugando una fase final del Mundial, y espero que a Cataluña también, por qué no jugando incluso entre nosotros».-
Sin problemas para la expedición vasca
BARCELONA
La expedición de la selección aterrizó en
Barcelona sobre las ocho de la tarde sin que se produjera ningún tipo de
incidente reseñable.
Junto a los jugadores, cuerpo técnico y directivos de la
Federación Vasca, viajaron en el mismo avión el presidente de la Real Sociedad,
Miguel Fuentes, y el delegado del Athletic, Txato Nuñez.
Los jugadores de Osasuna Iñaki Muñoz y César Krutxaga, al
igual que Gaizka Mendieta y Aitor Ocio, llegaron por su cuenta a Barcelona. En
el viaje oficial sólo estuvieron los 16 jugadores convocados de Athletic y Real.
La anécdota más curiosa del día es que el hotel en el que
se hospedará el combinado tricolor está ubicado en la Plaza España. Una
casualidad cuando menos curiosa en esta importante cita para el fútbol vasco.
Por otro lado, el entrenamiento que tenía previsto
realizar la selección para preparar el partido no se realizará en el Mini
Estadi.
A última hora de la noche cambiaron el lugar y la sesión
se celebrará en la Ciudad Deportiva de Barcelona a partir de las 11.00 horas.
|