GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-01
Errepresioaren eta ukazioaren bidea uzteko eskatu dio Askatasunak Parisi
Estatu frantsesaren politikak «ukazioan eta errepresioan» oinarrituta jarraitzen duela nabarmenduta, «bide hori utzi eta gatazkaren konponketan inplika» dadila eskatzeko, bi deialdi egin ditu Askatasunak: lehena, azaroaren 11rako, Donibane Lohizunen manifestatzeko eta, bigarrena, Hazparnen biharamunean egingo den Elkartasun Egunerako.

BAIONA

Aurten, Elkartasun Eguna abagune politiko berri batean egingo bada ere, «hau da, gatazka gainditzeko prozesua abian dela», Askatasunaren ustez, begi-bistakoa da Estatu frantsesak «errepresioa ezartzen eta euskal herritarren eskubideak ukatzen jarraitzen» duela.

Oskar Bizkai eta Anaiz Funosas errepresioaren kontrako erakundearen bozeramaileek Baionan egindako baieztapenon lekuko «hamaika adibide» daudela nabarmenduta, adierazgarrienak aipatu zituzten atzo.

Arlo errepresiboari dagokionez, Parisek 149 preso politiko 50 espetxetan sakabanaturik dauzkala ­horietatik 12 erabat bakartuta­ ekarri zuten gogora. Halaber, epaitegi bereziaren 14. sekzioak salbuespeneko legeria berria inoiz baino bizkorrago aplikatzea, badaezpadako atxiloketak, instrukzio prozedurak bost eta sei urte arte luzatzeko joera, defentsarako eskubidearen urratzeak eta errugabetasunaren ustekizunaren errespeturik eza sistematikoak euskal militanteen kasuan eguneroko ogia bihurtu direla adierazi zuten Askatasuneko kideek.

Euskal herritarren eskubi- deen ukazioaren adibidetzat beste hainbat urratze aipatu zituzten: adierazpen askatasuna murrizteko ahaleginak ­ekainaren 24ko eta urriaren 21eko manifestazioak zapuzteko Lapurdin ezarritako kontrolak­; euskaraz bizitzeko eta ikasteko oztopoak; nazio-eraikuntza sustatzen dituzten ekimenak (Laborantza Ganbera, berezko instituzioaren eskaera) eragozteko eta euskal presoek herriratzeko eta Euskal Herrian libre bizitzeko duten eskubideak zapaltzeko ahaleginak...

«Tenorea heldu da»

Argazki hori ikusita, Estatu frantsesari eta bertako agintariei «aski dela esateko tenorea heldu da» Askatasunaren ustez, «errepresioaren bideak gatazkaren luzapena besterik ez baitu ekarriko». Horregatik, «Euskal Herria onartu, espetxe politika aldatu, Euskal Preso Politi- koen Kolektiboaren eskubideak errespetatu eta iheslarien kontrako jazarpena amaitzeko» exijitu dio Parisi. «Euskal Herriak bide errepresiboari beti aurre egin» diola nabarmenduta, errepresioaren kontrako erakundeak «oraingoan ere erantzuteko» dei egin die euskal herritarrei.

Helburu horrekin, azaroaren 11n manifestazioa izango da Donibane Lohizunen, 17.00ean, «Amnistia eta askatasuna. Errepresiorik ez» lelopean. Biharamunean, Hazparnen, Elkartasun Eguna egingo dute.



«Tamalez», aurtengoa ez da oso ezberdina

BAIONA

Hogei urte baino ge- hiago badira euskal iheslari politikoei elkartasuna adierazteko eguna antolatzen dela. Alta, «aurtengoa ez da oso ezberdina» Askatasunaren ustez, «iheslariek euren etxeetatik urrun bizitzen segitzen dutelako, batzuk ezkutuan, guztiek bizi-baldintza kaskarretan».

Aurtengo Elkartasun Egunaren karietara bi mezu helarazi nahi dituzte: «Batetik, Estatu frantsesari, behingoz onar dezan gatazkaren parte dela eta konponketan parte har dezan; bestetik, euskal gizarteari, gatazkaren ondorio diren preso eta iheslariei sostengua helarazteko».

Ezker paretan

Hazparneko frontoian (ezker paretan) izango da Elkartasun Eguna. Goizeko 11.00- etan hasiko dira ekitaldiak, mutxikoekin eta zintzur bustitzearekin. Eguerdian, herri-bazkaria izango da, ohi bezala, eta 17.00etan ekitaldi politikoari ekingo diote. Bertan, Askatasunaren ordezkari baten eta Euskal Iheslarien Kolektiboaren kide baten hitzak entzun ahalko dira.

Ondoren, eguna amaitzeko, kontzertua eskainiko dute Nat&Watson eta Ekintza taldeek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Primeras elecciones en Catalunya tras la aprobación del nuevo Estatut
Mundua
El fin de los Bloques H, nuevo principio para Irlanda
Iritzia
Derribar la prisión, guardar la memoria
Ekonomia
Los trabajadores fallecidos en accidente laboral en Euskal Herria suman ya 107
Jendartea
Etxebizitzaren arazoari aurre egiten dion herri-egitasmoa sortu dute Garazin
Euskal Herria
Garzón mantiene la imputación de «integración» contra las mahaikides
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss