GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-01
«Kotto»ren heriotzaren lehen urtemuga gogoratu dute Beran
Orain urtebete hilik aurkitu zuten, Soriako espetxeko ziega batean, Jose Anjel Altzuguren «Kotto» Berako preso politikoa. Haren heriotza gogora ekartzeko eta heriotzara bultzatu zuten arrazoiak salatzeko ­Estatu espainolaren espetxe politika eta sakabanaketa­, hainbat ekimen antolatu ditu Berako ezker abertzaleak. Atzo elkarretaratzea egin zuten.

BERA

Jose Angel Altzuguren Kotto Berako euskal preso politikoaren gorpua aurkitu zuten orain urtebete Soriako espetxean, eta Berako bizilagunek hainbat ekitaldi antolatu dituzte zendu zela gogora ekartzeko eta Estatu espainolak eta frantsesak mantentzen duten espetxe politika salatzeko.

Atzo, Altzugurenen heriotzaren urtemugan, ehun bat lagunek hartu zuten parte Altzateko plazan eginiko elkarretaratzean. Horrela, «Kotto gogoan zaitugu» lelopean,joan den ostiralean hasi zuten ekitaldi sortari jarraipena eman zioten. Izan ere, egun horretan euskal presoen eskubideen alde egin ohi diren elkarretaratzeak amaitu ostean, Kotto zenaren lagun urkoek prestatutako bideo emanaldia ikusteko parada izan zen.

Manifestazioa eta mendi itzulia

Era berean, asteburuari begirakoak dira Jose Anjel Altzugurenen heriotza gogora ekartzeko eta estatuen espetxe politika salatzeko hitzordu nagusiak. Horrela, datorren larunbatean manifestazioa egingo du ezker abertzaleak «Autoderminazioa eta amnistia» lelopean. Agerratik abiatuko da mobilizazioa arratsaldeko bostetan.

Aldiz, igande goizean, hilaren 5an, mendi martxa egingo dute Otsanda mendira, Altzateko enparantzatik 9.00etan abiatuta. Bertan, Otsandan, ekitaldia egingo dute 11.00etan hasita eta parte hartzeko deia egin diete herritarrei.

Aste osoko ekimen desberdinen bidez gogoan izan dute Altzuguren, eta bere heriotza eragin zuen espetxe politika espai- nolaren «krudeltasuna» salatzeko parada ere izan dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Primeras elecciones en Catalunya tras la aprobación del nuevo Estatut
Mundua
El fin de los Bloques H, nuevo principio para Irlanda
Iritzia
Derribar la prisión, guardar la memoria
Ekonomia
Los trabajadores fallecidos en accidente laboral en Euskal Herria suman ya 107
Jendartea
Etxebizitzaren arazoari aurre egiten dion herri-egitasmoa sortu dute Garazin
Euskal Herria
Garzón mantiene la imputación de «integración» contra las mahaikides
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss