UEMAk sostengua adierazi dio Ondarroari
ONDARROA
UEMAko Zuzendaritza Batzordeak sostengu osoa adierazi dio Ondarroako Udalari Auzitegi Goren espainolak euskararen normalizazioaren aldeko mankomunitateko kide izateko akordioa bertan behera utzi eta gero. Joan den astean Auzitegi Gorenak Ondarroako Udala UEMAko kidea ezin dela izan zioen epai bat ezagutarazi zuen. Ondarroako Udalbatzak, Lekeitiokoak egin zuen bezala, 2000an hartu zuen erabaki hori. 2003 ur- tean, berriz, Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen Lekeitioren erabakia. Eta orain, Ondarroaren txanda iritsi da. Madrilgo epaiaren berri jakin ondoren, Ondarroako Udalak euskara sustatzeko konpromisoari eutsiko diola nabarmendu zuen. «Izan ere, euskara baita Euskal Herriaren berezko hizkuntza, eta, hortaz, baita gure udalerriarena ere», azaldu zuen. UEMAko Zuzendaritza Batzordeak ere sostengua adierazi dio Ondarroako Udalari, mankomunitate honen helburua «beste erakundeekin batera, euskararen erabilera normalizatzea eta berreskuratzea» baita. Bide batez, Euskal Herriaren hizkuntz eskubide kolektiboen aldekoaldarrikapena egin zuen UEMAk.
«Ahaleginak ezerezean»
«Epai horren bitartez, Auzitegi Gorenak ezerezean utzi nahi ditu UEMAn batzen diren udalek euskararen alde egindako ahaleginak», adierazi zuen mankomunitateak, eta bertako kideakherritarrei kalitatezko euskarazko zerbitzua eskaintzeaz gain, behar denean gaztelaniaz ere ematen dutelagaineratu zuen. Bide batez, UEMAko udalerriek, «orain arte bezala, euskarari lehentasuna ematen eta herritarren hizkuntz eskubideak bermatzen» jarraituko dutela erantsi zuen. Lan hori euskaraz bizitzeko eskubidean oinarrituko dute UEMA osatzen duten udalerriek.
|