GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-01
Tabuak ez dira muga izango gaurtik aurrera Iruñean
Idazle euskaldunek, katalanek eta galiziarrek gaurtik aurrera egingo dute bat Iruñean; izan ere, aurten ere heldu da Galeusca topaketen garaia. Datozen lau egunotan tabua izango dute aztergai idazleek: tabua literaturan oro har, aipatu herrialdeetako literaturan zehazki, bai eta, nola baztertu, tabu politikoak, afektibitatearenak eta estetikoak ere.

IRUÑEA

Tabuak, jendaurrean plazaratzean ezinegona sor dezaketenak, egiaz sortzen dutenak askotan, eta literatura; hori ere askotan, gehiegitan beharbada, bazterrak nahasi eta urduritasuna sortu duena. Bi osagai horiexek egingo dute bihar bat Iruñean. Baina salda berezi horri zapore biziagoa emango dion osagai gehiagorik ere bada; ukitu galiziarra, katalana eta euskalduna, hain zuzen.

Izan ere, urtero egin ohi duten moduan, idazle euskaldunak, galiziarrak eta katalanak biltzeko garaia heldu da, Galeusca idazleen topaketarena, hain zuzen, eta aurten tabuaren gaia jorratuko dute. Euskal Idazleen Elkarteak prest du guztia, eta egitarau interesgarri eta neketsua antolatu du gaurtik hasi eta larunbata bitartean, azaroak 4.

Ongietorria eta lehenengo harremana gaur 19.00etan izango da Iruñeko Iruña Park hotelean, eta han afaldu ondotik, Galeuscaren gaineko “Borondatea zubi moduan” dokumentala emango dute. Baina formalismoetatik harago, benetako idazleen topaketa eta ezinegonen trukatzea bihar hasiko da. Lehenik, euskal literaturaren tabuen gaineko jardunaldia egingo du Ur Apalategik; ondoren, literatura galiziarraren tabuen txanda izango da Camilo Franco Iglesiasekin, eta azkenik, literatura katalanaren tabuez hitz egingo du Isabel Clara-Simok.

Hori, hasteko, goiz-partean; arratsaldean, berriz, idazle guztiek lan-taldeak egingo dituzte eta gaia jorratzen jarraituko dute. Ondoren, gauean, Onki-xin tabernan, tabuen gaineko MikelMarkezen eta Pako Aristiren begirada ­nahiko barrabastua seguruenik­ iritsiko da “Tabuak salda egiteko” ikuskizunarekin. Bertan, Aristiren ipuinek eta Markezen kantuek Galeusca idazleen topaketen aurtengo gaiari beste buelta bat emango diote. Umorea erabiliko dute baina sakoneko mezua alboratu gabe. Kantuak euskaraz, katalanez eta galegoz dira, eta ikuskizuna espresuki topaketetarako prestatu dute.

Ostiralean irtenaldia izango dute. Lehenik eta behin, Baztanera joango dira eta, besteren artean, Urdazubiko kobak bisitatuko dituzte.Ondoren, ipuin errezitaldia egingo dute, eta bazkaldu eta gero Elizondoko Arizkunenea kultur etxean jarraituko du.

Galeusca topaketak amaitzeko, eginiko hausnarketaren eta ondorioen berri larunbatean emango dute. Zinez topaketa interesgarriak izango dira egun hauetan, hortaz, Iruñean; izan ere, topaketen aurkezpenean esan moduan, «taburik gabe ez legoke literaturarik».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Primeras elecciones en Catalunya tras la aprobación del nuevo Estatut
Mundua
El fin de los Bloques H, nuevo principio para Irlanda
Iritzia
Derribar la prisión, guardar la memoria
Ekonomia
Los trabajadores fallecidos en accidente laboral en Euskal Herria suman ya 107
Jendartea
Etxebizitzaren arazoari aurre egiten dion herri-egitasmoa sortu dute Garazin
Euskal Herria
Garzón mantiene la imputación de «integración» contra las mahaikides
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss