GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-11-01
Baserritarren iritzia ez dela kontuan hartzen salatu du EHNEk

DONOSTIA

Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuneko (EHNE) kide Eneko Karrerak, Joxe Leundak, Eneko Dorronsorok eta Begoña Aristik Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera kritikatu zuten atzo Donostian.

Baserritarrek inbertsioak egiteko diru-laguntzak jaso ahal izateko laguntza planean izena emateko epea zabaldu berri dela aipatu ostean, EHNEko lagunek nabarmendu zuten Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak ez duela sindikatua «ezertarako kontuan hartu, nahiz eta udaberri bukaeran izandako bileran kontrakoa adierazi» zieten.

Aurrekontuak ere berehala aurkeztuko dituztela nabarmendu zuten, baita kasu horretan ere sektorearen irizpideak kontuan hartu ez dituzte- la gogoratu ere. «Nork uler dezake sektorearen oinarri diren baserritarren ahotsik entzun gabe erabakiak hartzea? Noren mesedetan hartzen dira orduan erabakiak?», galdetu zuten EHNEko kideek.

Foru Aldundiaren etaGasteizko Gobernuaren jarrera salatu zuten, hots, «EAJk daraman Administrazioaren politika kontinuista». «Aspaldi esan genuen nekazaritzan alarma gorria piztua zegoela. Alarma horrek piztua jarraitzen du eta sektorea ia itzaltzen ari da», erantsi zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Primeras elecciones en Catalunya tras la aprobación del nuevo Estatut
Mundua
El fin de los Bloques H, nuevo principio para Irlanda
Iritzia
Derribar la prisión, guardar la memoria
Ekonomia
Los trabajadores fallecidos en accidente laboral en Euskal Herria suman ya 107
Jendartea
Etxebizitzaren arazoari aurre egiten dion herri-egitasmoa sortu dute Garazin
Euskal Herria
Garzón mantiene la imputación de «integración» contra las mahaikides
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss