GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-11-01
PRIk ere kargua uzteko eskatu dio Ruiz gobernadoreari
Diputatuen Ganberan gertatu ez zena ­PRI Alderdi Iraultzaile Instituzionalak Ulises Ruiz Oaxacako gobernadoreari kargua uzteko eskatzea­ Senatuan gertatu zen astelehenean, aho batez onartu baitute agintariari alde egiteko proposatzea, «ordena, bakea eta gobernagarritasuna» berreskuratzeko.

OAXACA

PRIkoen jarrera aldaketa ­Diputatuen Ganberan ez zuten proposamenaren aldeko botorik eman ordu batzuk lehenago­ negoziazio baten ondorio izan zen. Hasierako proposamena PRD ezkertiarrak aurkeztu zuen eta beste alderdi batzuen sostengua lortu zuen, baita PAN Ekintza Nazionalerako Alderdiko ­Fox presidentearena­ senatari batzuena ere.

Testua aurrera aterako zela ikusita, Jesus Murillo Karam PRIko senatariak aldeko botoa emateko aukera aipatu zuen, aldaketa batzuk sartuz gero: Oaxacan protestaka ari diren APPO asanbladari eta SNTE irakasleen sindikatuko 22. sekzioari ere dagokien erantzukizuna hartzeko eskatzea, eta Foxen Gobernuari gauza bera eskatzea. PRIkoen jarreraren arabera, Ulises Ruizek kargua utzi behar du, eta APPOk Oaxaca hiria «askatu».

Ulises Ruizek ez dauka alde egiteko asmorik. Astelehenean bertan, Senatuko bozketa egin aurretik, helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean eta Oaxacan gertatzen ari dena bere errua ez dela esan zuen, Vicente Foxen Gobernuarena baizik. 37 orrialdeko dokumentuan, gero eta ahulago dagoen gobernadoreak bere bertsioa eskaintzen du: irakasleak azken hogei urteotan baldintza hobeak ari dira eskatzen, baina Gobernu federalak ez die jaramonik egin «arrazoi politikoak zirela medio»; bere Gobernuak, Oaxacakoak, makina bat ekimen jarri zituen abian arazoak konpontzeko, baina irakasleak «erradikalizatu» egin ziren eta orduan beske sektore batzuek, «betidanik gizartearen egonkortasuna apurtu nahi dutenek», bat egin zuten irakasleekin.

Oaxacan bertan, berriz, Fox presidenteak aipatzen duen «bake soziala» ez da inon ageri. Astelehenean bertan ehunen bat «manifestari» jarri ziren kazetarien aurrean APPOren aurkako eta PFP Poliziaren aldeko mezuekin, baina Foxen propagandarako baino ez du balio mobilizazio horrek. Eskolak itxita daude eta inork ez daki noiz zabalduko dituzten eta gatazka Michoacan estatura hedatu da. Bertako 3.000 irakasle astelehenean atera ziren Oaxaca aldera APPOrekin bat egitera eta jakinarazi dute Michoacaneko 10.000 eskolak lanuztea egingo dutela.

PFPk Zocalo plaza eta inguruko kale batzuk baino ez dauzka kontrolpean. Zocalon denda txikiak dituzten dendariek salatu dute poliziakideek makina bat gauza lapurtu eta txikitu dituztela igandetik hona, «bost hilabeteko protestatan gertatu ez dena», guztia kakaz zikintzeaz gain.

Oaxacako mugimenduarekin bat egiteko, Andres Manuel Lopez Obradorren PRD alderdia manifestazioa egitekoa zen atzo Mexikoko hiriburuan; zapatistek beraiek nagusi diren eskualdeetan bide guztiak itxiko dituzte gaur eta greba orokorrera deitu dute hilaren 20rako herrialde osoan. Munduan ere mobilizazioak ari dira egiten, baita Euskal Herrian ere, atzo Bilbon gertatu bezala. Gainera, EILAS sindikatuak elkartasuna adierazi dio Oaxacari.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Primeras elecciones en Catalunya tras la aprobación del nuevo Estatut
Mundua
El fin de los Bloques H, nuevo principio para Irlanda
Iritzia
Derribar la prisión, guardar la memoria
Ekonomia
Los trabajadores fallecidos en accidente laboral en Euskal Herria suman ya 107
Jendartea
Etxebizitzaren arazoari aurre egiten dion herri-egitasmoa sortu dute Garazin
Euskal Herria
Garzón mantiene la imputación de «integración» contra las mahaikides
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss