GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-11-01
- Desafioa
Olasagastik hordagoa bota dio Miel Mindegiari

DONOSTIA

Joxemari Olasagastik gogor erantzun dio Miel Mindegiak aurreko astean egindako desafio proposamenari. Igeldokoak ez zion heldu Ezkurrakoak botatakoari ­20 kana-erdiko eta 12.000 euro alde bakoitzak­, baina orain, ongi pentsatu eta gero, sekulako hordagoa bota dio bueltan: 30 kana-erdiko moztu behar, alde bakoitzak 26.000 euro jarrita eta sarreretako dirua irabazlearentzat. Olasagasti Aldanondo Jatetxean egongo da azaroaren 8an zortziak eta bederatziak artean.

Mindegiak ez du oraingoz ezertxo ere esan desafioa ongi aztertu behar duelako. Egin beharreko lana askoz ere luzeago litzateke ­10 enbor gehiago­ eta ezin da ahaztu Nafarroako Txapeldun irten berri den aizkolariak 57 urte dituela. Diru aldetik ere aldea oso handia da. Mindegiak 12.000 euro jokatu nahi zituen gehienez, eta orain bikoitza baino gehiago egongo litzateke jokoan.

Beste behin Olasagasti. Erasun, Azurmendi eta Lasa-Otaño bikotearen aurka apustuak jokatu eta gutxira, beste abentura batean sartzeko prest dago Igeldoko kirolaria.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Primeras elecciones en Catalunya tras la aprobación del nuevo Estatut
Mundua
El fin de los Bloques H, nuevo principio para Irlanda
Iritzia
Derribar la prisión, guardar la memoria
Ekonomia
Los trabajadores fallecidos en accidente laboral en Euskal Herria suman ya 107
Jendartea
Etxebizitzaren arazoari aurre egiten dion herri-egitasmoa sortu dute Garazin
Euskal Herria
Garzón mantiene la imputación de «integración» contra las mahaikides
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss