GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-11-01
Emakumeei zuzendutako pala saioak hainbat herritan
·Emakumea Pilotari proiektuak jarri nahi ditu martxan

DONOSTIA

Emakumea Pilotari proiektuak 25-30 urtetik gorako emakumeei zuzendutako pala saioak antolatu ditu Gipuzkoako hainbat herritan. Zehazki, Azpeitia, Zestoa, Arrasate, Ataun, Tolosa, Donostia, Hondarribia, Irun eta Hernaniko pilotalekuetan jarri nahi ditu martxan pala saio horiek ­Azpeitian jada hasita daude­ eta antolatzaileek emakumeak parte hartzera animatu nahi ditu.

Izena emateko prest dauden emakumeek herri bakoitzeko kirol-teknikariengana jo behar dute herri bakoitzeko eskaintzaren berri jakiteko. Saioetara azaltzea erabat librea da eta beharrezko material guztia pilotalekuetan egongo da parte-hartzaileen eskura. Teknikari bat ere egongo da saioak zuzendu eta ariketak gidatzeko.

Saio horien asmo nagusia pilotalekura noizean behin joaten diren emakumeei palan jokatzen erakustea da, jolas erraz batzuen bidez, pilota denbora-pasa osasuntsu bihur dadin.

Esperientzia positiboa

Emakumea Pilotari proiektua 2004an sortu zen Gipuzkoako Federazioak, Foru Aldundiak eta hainbat udalerrik bultzatuta, eta hiru alorretan dihardu lanean: eskola kirolean, partaidetzako kirolean eta kirol federatuan. Orain abian jarri nahi dituzten pala saioak ­iaz egin zuten lehen saialdia­ partaidetza kirolean kokatu behar dira.

«Azpeitian iaz hasi ginen saio horiekin eta hamar bat emakumek hartu zuten parte. Esperientzia oso positibotzat jo genuen eta aurten jada hamabost emakume dabiltza horrela pilotan jokatzen. Gure helburua jarduera hori beste herri batzuetan ere martxan jartzea da eta horregatik egiten dugu orain deialdi berezi hau», dio Naroa Epelde koordinatzaileak.

Azken bi urteotan proiektuak izan duen bilakaeraz galdetuta, bi alderdi ezberdintzen ditu Epeldek: «Gaztetxoekin egindako lana oso ona izan dela uste dut, eskola mailan lana egitea errazagoa ere badelako. Paleta eskola sortzea lortu dugu, adibidez. Helduekin emaitzak lortzea zailagoa da. Orain arte koordinatzaile bakarra aritu da lanean, baina orain bi garenez leku gehiagotara heldu nahi dugu. Azpeitian lortutakoa beste herrietan errepikatzea oso pozgarria litzateke».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
Primeras elecciones en Catalunya tras la aprobación del nuevo Estatut
Mundua
El fin de los Bloques H, nuevo principio para Irlanda
Iritzia
Derribar la prisión, guardar la memoria
Ekonomia
Los trabajadores fallecidos en accidente laboral en Euskal Herria suman ya 107
Jendartea
Etxebizitzaren arazoari aurre egiten dion herri-egitasmoa sortu dute Garazin
Euskal Herria
Garzón mantiene la imputación de «integración» contra las mahaikides
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss