GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Zorroztarria 2006-11-05
Julen Murgoitio
Balkoitik

Orain ez denbora luze telebistan ematen zuten telefoniako iragarki batean balkoitik balkoira oihukatzen zuten gizon-izen hura bera duen hemengo politikaria, ofizioz hiru euskal lurraldetako erkidegoan alderdi sozialistaren buru dena, hankatarteraino bertaraino ei dago, ezker abertzalea bota ari omen den hordagoengatik. Eta hori mahaian jesarri aurretik! eta kartak banatu aurretik! eta joko-arauetan erregeak handira ala txikira zertara erabili behar diren adostu aurretik! Eta hankatarteraino dagoela dio! horrena bai azpitarte txikia gero! Ama, ama! pazientzia iraultzailea behar da prozesu antzeko honetan aurrera egin ahal izateko. Nik dakidanez, musean irabazi nuen azkenekoan telebista zuri-beltzekoa bazen ere, ezker abertzaleak ez dio inori hordagorik bota. Ezker abertzaleak egin duena zera izan da, ezkerreko eskuaren hatz erakuslearekin mahaia seinalatu eta burua sozialistatzat dutenoi Hor dago! esan, besterik ez; Hor dago! esan eta hara joateko gonbitea egin, ez hordagorik eta ez enbidorik jo. Hatz erakusleak ez badu erakusteko ahalmenik zertarako nahi dugu eskuan? sudurzuloko baliabideak ustiatzeko baditugu eskuan gainerako hatzak, luzea esate baterako, aproposena. Baina jakina, gauza bat seinalatzen duzunean beti dago atzamarrari berari begira geratzen denik, ilargian bizi denik; eta, jakina berriro, horiek eskubide osoa dute elkarrekin bildu eta alderdia sortzeko. Tira, harira! Prozesu politiko antzeko honetan sozialista tipo horiek duten interesa beherantz doala ematen du, BCEko interes tipoa gorantz joan ahalean. Bai, ni ere nago dudan BCE hori zer demontre den, baina oker ez banago Bilbao Center for Exhibition da. Oker ez banago esan dut.

Urbi et Orbi botatzen ohi zuen sarri, balkoitik bota ere, Erromako Vatikanoko etxola berezi horretan bizi zen aurreneko buruzagi kristau hark, plazan entzuten gogotsu zeudenen gozamenerako. Urbi et Orbi, horixe. Urbina eta Ordena botako bide du laster batean Lakuako gobernuko garraio buruzagiak eraikitzaileen patronalaren balkoitik, plaza hutsik dagoela, balkoikide dituen eraikitzaileen gozamenerako. Urbina eta Ordena, horixe. Hori bai, balkoian diren guztiak, erretorea barne, arnesaz eta mosketoiez lotuta balkoiko burdinari, burua kasko baten azpian ondo gordeta. Lan-segurtasunerako arauak bete daitezen. Abiadura handiko trenaren lanak hastear dira Urbina inguruan; hastear nahi dute. Baina sutan jartzean probatzen da nolakoa den eltzea. Eta aurreak erakusten du atzea nola dantzatu. Zementuaren gurpil zoroa zulatzen lagundu behar da. Lurramagatik. Gernikako urriaren azken asteleheneko baserri-azoka etorri eta joan egin da. Zementuen arteko bizi-burbuila, Iparraldeko egunotako Lurrama azoka bezala, lurra eta zorua zertan diren desberdin bereganatzeko aukera ezin hobea. Horrez gainera, Gernikan nintzen ni, Elkartasuneko zozketaren zain, aurtengo furgoneta nori tokatuko jakin gogoz, eskuan hainbat txartel nituela. Bai zera! aurton ere ez. Azkenean zera pentsatzera heldu naiz, askoz ere errazagoa dela etxebizitza bat lortzea Lakuak antolatu zozketetan Gernikan furgoneta hori baino. Zin dagit. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
«La internacionalización permite preservar las señas de identidad»
Kirolak
El margen de error cada vez es menor
Euskal Herria
Pérez Rubalcaba reitera sus reglas y elude hablar de los compromisos
Euskal Herria
«El diálogo avanza si entendemos que todos tenemos derecho a ser oídos»
Jendartea
Desde el llenado de Itoitz se han registrado más de 500 seísmos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss