GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-11-05
Carodek eta Masek ez dute baztertu gobernu abertzalea
CiUko Artur Masek eta ERCko Josep Lluis Carod-Rovirak elkarrekin hitz egin zuten atzo eguerdian, ordu eta erdiz. Koalizioko iturriek emandako informazioaren arabera, gobernu abertzalea eratzeko aukeraz aritu ziren eta ateak zabalik utzi zituzten. Bilera gehiago egitekotan geratu ziren.

BARTZELONA

Artur Masek gobernu abertzalea eratzea proposatu dio Carod-Rovirari, eta ERCko buruak lehen mailako erantzuki- zuna izango luke bertan, Governeko lehen kontseilaria izango bailitzateke. Bartzelonako hotel batean elkartu ziren bi politikariak, bilera «sekretu» batean eta giro lasaian.

Ostiralean, PSCko Jose Montillarekin elkartu zen CiUkoa, baina ez zuen lortu sozialdemokratak bere proposamena ­bien arteko gobernu koalizioa eratzea­ onartzea. Montillak bere hitzaldiari eusten dio oraingoz; alegia, bera aurreko legealdiko hirukoa berriz eratzearen aldekoa dela.

Ostiralean bertan hots egin zion Artur Masek Carod-Rovirari, bihar izatekoa zen bilera aurreratzeko. «Gaur bertan jakin nahi zuen Masek hurrengo gobernua zuzentzeko aukerarik ba ote duen», irakur zitekeen atzo PSOEren inguruko hedabide batean.

Iturri batzuen arabera, Esquerrako buruek uste dute CiUn nagusitu den «urduritasunak» eragin zuela bilera aurreratu nahi izana. Beste legealdi bat oposizioan pasatu beharreko aukerak eragingo luke urduritasun hori.

Hori kontuan hartuta, hobeto ulertzen da atzo zabaldu zen beste berri bat. Joan den ostiralean, Montillaren ezezkoa entzun ondoren, Artur Masek Madrilera deitu zuela jakinarazi zuten atzo hedabide batzuek, PSOE alderdiaren egoitzara aurrena eta Zapateroren Gobernuko kide bati ondoren, baina bi kasuetan esan zioten Montillak hartu behar duela Gobernua norekin eratu erabakia. Hautagaiak ez daude geldirik baina egunotako bileretatik zer aterako den asmatzea ez da erraza.



ICV ya ve «un gobierno de izquierdas»

BARCELONA

ICV reunió ayer a su Consell Nacional para elegir a su comisión negociadora con ERC e ICV-EUiA. La delegación estará compuesta por el vicepresidente de ICV Jordi Guillot, por el conseller Francesc Baltasar, por el portavoz parlamentario de ICV-EUiA, Joan Boada, y por el coordinador de EUiA, Jordi Miralles.

En rueda de prensa, el presidente de ICV, Joan Saura, aseguró que no pone objeciones al regreso del presidente de ERC, Josep Lluís Carod-Rovira, al ejecutivo catalán. Opinó que «el resultado final clarísimo» de los contactos de estos días será «la constitución de un gobierno de izquierdas». Saura aprovechó el Consell Nacional para censurar las «injerencias inaceptables» de dirigentes del PSOE como Juan Carlos Rodríguez Ibarra, José Bono y Manuel Chaves en la negociación del futuro Govern.

El coordinador general de EUiA pidió «mayor representación» de su formación en un eventual nuevo gobierno tripartito.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
«La internacionalización permite preservar las señas de identidad»
Kirolak
El margen de error cada vez es menor
Euskal Herria
Pérez Rubalcaba reitera sus reglas y elude hablar de los compromisos
Euskal Herria
«El diálogo avanza si entendemos que todos tenemos derecho a ser oídos»
Jendartea
Desde el llenado de Itoitz se han registrado más de 500 seísmos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss