GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-05
Ikasleen eskubide urraketa bat non, IA han egongo dela esan du Ikasle Egunean
Ikasle Egunak milaka lagun erakarri zituen atzo Irungo Ficoba erakustazokara. Jaia eta aldarrikapena majo lotu zituen Ikasle Abertzaleak (IA) taldeak, aurten seigarrenez ospatzen den jaialdiak urtez urte egiten asmatu duen modura. Oztopoak oztopo ­Guardia Zibila bertaratu baitzen Ficobara­, Ikasle Abertzaleak taldeak bi mezu garbi zabaldu zituen: egungo hezkuntza sistema ez du gustukoa eta hori aldatzeko lanean jarraitzeko prest dago.

IRUN

Hasiera zalapartatsu samarra izan zuen atzoko Ikasle Abertzaleak taldeak Irungo Ficoban prestatuta zuen hitzorduak, 18.00ak inguruan Guardia Zibila agertu baitzen. Ikasle Abertzaleak taldeak agertu zuen: «Jaialdiko gunera sartzen ez diegu utzi eta nabarmen oldartu dira». Horiek hala, bertaratutako auto ugari miatu zituen Guardia Zibilak, baita jaialdira joandakoen bizkar-zorroak ere. Ondoren, eta oztopoak oztopo, prestatutakoaren gainean joan zen Ikasle Eguna.

Kontzertuak izan ziren egitarauan jaun eta jabe; ez alferrik Amaiur, Kauta, SKT Sekuentzia, Doctor Deseo, Betagarri, Berri Txarrak eta Soziedad Alkoholika taldeek osatzen zuten kartela. Hala ere, aldarrikapena ere entzuteko moduan egin zuten Ikasle Abertzaleek.

Euskal Ikasleon Eskubideen Karta izan zuten hizpide nagusi ekitaldian, «sistematikoki urratzen baita euskal lurralde osoan eta ikas-adar hainbatetan». Bide horretan, «ezin dugu euskaraz ikasi», «ezin dugu euskal edukirik jaso», «jaiegunak inposatzen dizkigute», «goi mailako ikasketak Euskal Herrian egitea ezinezkoa zaigu askotan» eta «denetatik egiteko prest dira ikasle mugimendua kontrolatuta izateko», izan ziren egin zituzten salaketetako batzuk.

Kritika Bologna Prozesuari

Izan ere, IAren ustez, hezkuntza ez dago diseinatuta ikasleak pertsona bezala garatu eta etorkizuneko jendarte libre eta justu bat sortzeko. Bolognako Prozesuaren gainean ere izan zuen hitzik: «Hezkuntzarako eskubidea guztiz urratua, euskaraz ikastea ezinezkoa, europar edukien barneratzea eta ikasleen denbora guztia ikasketetan arnasa hartu ezinik ematea. Hori da Bologna Prozesuarekin euskal ikasleriari eskaintzen dioten etorkizuna».

Kritikak kritika, IAk mezu garbia helarazi nahi izan zuen: «Eskubide urraketa bat dagoen bakoitzean aurrean edukiko gaituzte». Hartara, lanean jarraitzeko konpromiso sendoa agertu zuen eta «Euskal Eskola Nazionalerantz» pausoak ematen jarraituko duela esan zuen. Datorren azaroaren 17an izango den Ikasleen Nazioarteko Eguneko ekitaldietan parte hartzeko deia ere egin zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
«La internacionalización permite preservar las señas de identidad»
Kirolak
El margen de error cada vez es menor
Euskal Herria
Pérez Rubalcaba reitera sus reglas y elude hablar de los compromisos
Euskal Herria
«El diálogo avanza si entendemos que todos tenemos derecho a ser oídos»
Jendartea
Desde el llenado de Itoitz se han registrado más de 500 seísmos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss