Urduñako gaztetxea hustu nahi dute bihar
BILBO Duela hilabete inguru iritsi zen gaztetxea husteko aginduarekin Urduñako Udalak bidalitako gutuna. Bertan zehaztutakoaren arabera, agindu hori betetzeko epea azaroaren 6an bihar, alegia amaituko da, Urduñako Udalak eraikuntza botatzeko asmoa baitauka.Urduñako Gazte Asanbladak agertu duenez, ia urtebetez konponketa lanetan ibili dira, eta gaztetxea txukundu dute dagoeneko. Bertan hainbat lokal bereizi dituzte: musika taldeentzako lokalak, serigrafia lantegiak, sukaldea eta proiekzioetarako gela, besteren artean. Gazte Asanbladak honako hau gaineratu du: «Herritar guztien esku dauden lokal publikoen funtsarekin eraiki dugu azpiegitura hori guztia, eta Urduñako hainbat eragilek erabiltzeko aukera izan dute. Horixe izan da Udalari min handien egin diona». Hartara, lanean jarraitzeko konpromisoa agertu dute gazteek.
|