GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-05
Ekimen ikusgarriak autodeterminazioa ozen aldarrikatzeko
·Ekitaldi jendetsuak izan dira Gasteizen eta Txingudin ezker abertzaleak deituta

Euskal Herriko herri eta auzoetan mobilizazioak eta ekitaldiak egiten ari dira azken asteotan, autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko xedearekin. Gasteizen eta Irunen, jende mordoak parte hartu zuen atzo «Euskal Herriak autodeterminazioa» kanpainan antolatutako ekitaldietan.

GASTEIZ

«Euskal Herriak autodeterminazioa» ekimenaren karietara, ekitaldi jendetsu eta ikusgarriak egin zituzten atzo Gasteizen eta Irunen, ezker abertzaleak deituta. Duela zenbait aste abiatu zen eskubide horren aldeko kanpaina ezker abertzaleko jende ezagun andanak bultzatuta, eta denbora honetan guztian, isla izan du Euskal Herriko herri eta auzoetan.

Arabako hiriburuan, haur, gazte eta helduek ederki pasatzeko parada izan zuten Alde Zaharreko Landatxon adin guztientzako jolasak eta jokoak izan baitziren. Gaztetxoek puzgarriekin gozatzen zuten bitartean, dozenaka lagunek herri-jokoetan parte hartu zuten.

Izan ere, Euskal Herriko herrialde bakoitzeko ikur bana hartuta, sei talde lehian aritu ziren, zein baino zein gogotsuago. Zaku-lasterketa, arrautza jaurtiketa, trontzalari-dema eta sokatira; denetik izan zen Gasteizko muinoan. Egarria asetzeko aukera izan zen txosnan, eta materiala saltzeko parada izan zuten hainbat taldek.

Herri-jokoen ostean, ekitaldi politikoaren unea heldu zen, eta txalapartak, dantzariek eta bertsolariek Joseba Permach mahaikideari utzi zioten lekua. Ostean, 150 lagunek parte hartu zuten herri bazkaria egin zuten.

Basaburutik Lantzeraino

Bestalde, Txingudiko ezker abertzaleak ere agerraldi masiboa egin zuen Irunen, eta autoderminazio eskubidearen aldeko «uholde handi bat» eratu beharra nabarmendu zuen. Gainera, azaroaren 26an Irungo San Joan plazatik 18.00etan abiatuko den manifestazioaren berri eman zuen bertan.

Bilboko Irala auzoan ere autodeterminazioaren aldeko jaialdia egin zuten 30 lagunek; eta Nafarroan, berriz, Basaburutik Lantz herriraino 17 autoz osatutako ilara egin zuten ikurrinekin eta Nafarroako eta Irlandako banderekin.

Txingudin ere erabakitzeko eskubidearen alde egin dute

«Euskal Herriak autoderminazioa» kanpainan agerraldi jendetsua egin zuten atzo Txingudiko Irun, Hondarribia eta Hendaia herrietako biztanleek. Brankako zinegotzi Miren Legorburu eta ANVko Alberto Muñoz aritu ziren manifestua aurkezten. Fermin Muguruza, Amets Arzallus, Juantxo Latasa eta Fernando Larruquet pertsona ezagunek babesa azaldu diote ekimenari.-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
«La internacionalización permite preservar las señas de identidad»
Kirolak
El margen de error cada vez es menor
Euskal Herria
Pérez Rubalcaba reitera sus reglas y elude hablar de los compromisos
Euskal Herria
«El diálogo avanza si entendemos que todos tenemos derecho a ser oídos»
Jendartea
Desde el llenado de Itoitz se han registrado más de 500 seísmos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss