«Madril eta Paris ez dira inor gu epaitzeko»
Ehunka gaztek igaro behar izan dute azken urteotan Madrilgo eta Parisko auzitegi berezietatik. Euskal Herriaren alde lan egiteagatik kolpatzen dituztela salatu zuten atzoko agerraldian, eta Estatu espainola eta frantsesa Euskal Herriko gazteria epaitzeko zilegiak ez direla nabarmendu zuten bertan.
DONOSTIA
«Gazte askez osaturiko herri aske batean bizi nahi dugu, eta harrotasun eta konbentzimendu osoz adierazi nahi dugu hori lortu arte borrokan jarraituko dugula». Madrilgo eta Parisko auzitegi berezietan epaitu dituzten eta epaituko dituzten hainbat herritako hamarnaka gaztek mezu argia zabaldu zuten Donostian atzo egindako agerraldian. Datozen hilabeteetan euskal gazteria babesteko antolatuko dituzten mobiliza- zioetan eta ekimenetan parte hartzeko deia egin zuten. Iker Frade bizkaitar gazteak eta Emilie Martin lapurtarrak hitz egin zuten bertaratu ziren gazteen izenean, eta gogor gaitzetsi zuten Estatu espainolak eta frantsesak euskal gazteen aurka errepresio-baliabide guztiakmantentzea. Argi dute gazteriari erasotzeko arrazoia zein den: «Badakite determinazio osoa dugula herri hau garaipenera eramateko. Eta badakite, eskubiderik gabeko herri ba- tean, gazteok guztia dugula irabazteko».
«Ez dute zilegitasunik» Atxiloketak, espetxeratzeak, jazarpenak, isunak... horiek eguneroko kontu dituztela salatu zuten horiek bizi izan dituzten gazteek. Guztiek epaiketaren bat zain dute auzitegi berezietan, eta gehientsuenak lehenago bertako auzitegi berezietatik igarotakoak dira. Horiek hala, Euskal Herriaren alde lan egiteagatik horiek pairatzea eta epaiketaren zain egotea gogor gaitzetsi zuten. Argi esan zieten estatuei: «Ez dira inor gu epaitzeko, ez dute zilegitasunik eta ez dugu onartuko gazteon aurkako eraso gehiago». Gazteen kolektiboaren aurka egin dituzten erasoak direla medio, Parisek eta Madrilek euskal gazteria «gatazkara kondenatzen» dutela nabarmendu zuten. Hala ere, proiektu politiko bat independentzia eta sozialismoa babesten eta Euskal Herriaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi zuten bertaratu ziren gazteek, hori baita, euren aburuz, «gazte askez osaturiko herri askea» erdiesteko bidea. «Ez dugu onartzen gure etorkizuna hainbat agintarik beren bulegoetatik erabakitzea. Ez gara gaizkileak eta ez gaituzte horrela sentiaraziko», adierazi zuten. Eta horregatik Euskal Herrian aske bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu zuten. Egoera hori lortu arte lanean eta borrokan ibiliko direla gaineratu zuten. Datozen hilabeteetan gazteria babestera deituko dituzten mobilizazioetan eta ekimenetan parte hartzeko deia egin zuten agerraldiko gazteek.
Adierazpenak
Segiko kide izatea
leporatuta hiru urte espetxeratua
Iker frade Bilbo «Auzitegi Goren espainolaren ebazpen baten zain gaude. Zehazki, ‘Jarrai-Haika-Segi’ delako auziaren epaia- ren zain. Hil honen 16an bista bat izango da, eta ebazpena horretatik denbora gutxira emango dute. 2002an atxilotu ninduten beste hamaika gazterekin batera, eta hiru urte eta bi hilabete espetxean egon eta gero aske gelditu nintzen». Guardia Zibilaren menpe
esandakoak epaitzeko oinarriak
Igor Alvarez Donostia «Baldintzapeko askatasu- nean eta epaiketaren zain nago. Astero joan behar izaten dut epaitegira sinatzera. Kale-ekintzak leporatzen dizkidate, eta kontua da ez dagoela deus, Guardia Zibilaren eskuetan pasatako egunetan torturapean ateratako deklarazioez gain. Eta horregatik espetxeratu ninduten. Hiru urteko espetxe zigorra eskatzen dute». Legebiltzarrean protesta
egiteagatik Madrilen auzipetuak
Naroa Lopez Susaeta Gasteiz «‘Jarrai-Haika-Segi’ auziarekin batera, Gasteizko Legebiltzarrean zazpi lagun sartu ginen protesta egitera, eta hortik lau hilabetera, Estatuko erakundeetan ordena publikoaren aurkako delitua egotzi ziguten. Printzipioz, Gasteizen izan behar luke, baina, Madrilen, Auzitegi Nazionalak darama auzia. Deklaratu genuen, eta epaiketaren zain gaude». Hiru egunez hamar lagun epaituko dituzte
urtarrilean
Ibon Goitia Lekeitio
«Urtarrilaren 11n, 12an eta 18an, hamar bat lagun
epaituko gaituzte. Baldintzapeko askatasunean nago; epaiketaren zain, eta
‘kolaborazioa’ leporatuta sei urteko espetxe zigorreko eskatzen dute. Guardia
Zibilaren operazio batengatik, espetxean urtebete egon ginen, eta 30.000 euroko
eta antzeko fidantzak ordaindu eta gero askatu gintuzten».
|