GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-05
Azaroaren 13tik 18ra izango da EHEren Ezabaketa Astea
Betiere euskara, ofizialtasuna eta hizkuntza eskubideak oinarri hartuta, Euskal Herrian Euskaraz-ek Ezabaketa Astea antolatu du hilaren 13tik 18ra bitartean. Erdara hu- tsean dauden panelak eta bide-seinaleak ezabatzean datza ekimena, baita beste hainbat gauza egitean ere, eta horretan parte hartzeko deia egin zuten atzo.

DURANGO

Euskal Herrian Euskaraz-ek 27. urtemuga ospatzen zuela baliatu zuten atzo, aurten astebete iraungo duen Ezabaketa Astea aurkezteko, eta EHEren jaiotzan erabilitako leloa berreskuratu dute ekimena janzteko: «Euskararik gabe, Euskal Herririk ez». Herritar ugarik hartu zuen parte atzo Durangon egindako aurkezpenean, eta hilaren 13tik 18ra bitarte iraungo du ekimenak.

Ezabaketa egunetan erdaraz dauden bide-seinaleak eta panelak ezabatu eta euskaraz jartzen dituzte nagusiki, eta EHEk urtero egin ohi duen egitasmo da. Aurten, hala eta guztiz ere, ekimena indartzearren, astebete iraungo du: hilaren 13an hasi eta 18ra bitarte. Ezabaketa Astearen bitartez, aurkezpenean adierazi zutenez, hizkuntza zapalkuntzak agerian utzi nahi dituzte, eta hizkuntza eskubideen eta ofizialtasunaren aldeko aldarrikapena lau haizetara zabaldu nahi dute.

Euskal Herrian Euskaraz-eko kideek aditzera eman zutenez, Ezabaketa Astea bera ezin daiteke egoera orokorretik at ulertu. Horiek hala, oraindik euskalduna egunerokotasunean euskaraz ezin dela bizi nabarmendu zuten. Gainera, Euskal Herrian, hizkuntza eskubideak bizitzako alor guztietan eta lurralde bereizketarik gabe urratzen dituztela salatu zuten.

Urraketa eta ukazio horien guztien oinarria eta jatorria politikoa dela ageriko kontua dela gaineratu zuten taldeko kideek: «Gure herriak bizi duen zapalkuntzaren eta hura zatitzen duten esparruen ondorio argia da».

Euskal Herrian Euskaraz-en esanetan, egoera iraultzeko irtenbideak ere politikoa behar du izan. Gainera, indarrean dauden hizkuntza politiken porrota ezin ezkutatu dela jakinarazi zuen.

Une politiko garrantzitsua

Era berean, kideek gogora ekarri zuten orain 27 urte sortu zutela Euskal Herrian Euskaraz antolakundea. Eta orduan, gaur egun bezalaxe, Euskal Herria une politiko garrantzitsu batean zegoela. Irekitako prozesu politikoa kontuan hartuta, «behar den arduraz eta erantzukizunez erantzun behar zaio egoerari» EHEko kideen ustez, eta berek «euskararentzat jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa ekarri behar duen aldaketa bultzatzeko indar berezia» egingo dutela azaldu zuten.

Euskaraz bizi nahi duen herri bat badela erakustea garrantzitsutzat jo zuen Euskal Herrian Euskaraz-ek, eta euskararen aldeko dinamika indartzeko eta biderkatzeko Ezabaketa Astean herriz herri antolatuko dituzten ekimenetan parte hartzeko deialdia egin zien euskal herritarrei. Ekimen horien bidez ere, euskararen ofizialtasuna eta eskubideen errespetua aldarrikatzen baita.

«Sugarra pizturik izateko gai izan da gizartea»

Gizarteak euskararen alde egindako lana eta borroka ere aipatu zituen EHEk. «Jazarpen bortitzenak jasanda ere, gai izan gara euskararen sugarra pizturik mantentzeko eta gure eskubideak babesteko», adierazi zuen. Horiek hala, gogora ekarri zuen euskaraz hitz egitea debekatu zutela; haren aldeko borroka zigortu zutela edota bigarren mailako herritar gisa «tratatu» dituztela hiztunak. Horiek hala, indarrak biderkatzeko deialdia egin zuen EHEk. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
«La internacionalización permite preservar las señas de identidad»
Kirolak
El margen de error cada vez es menor
Euskal Herria
Pérez Rubalcaba reitera sus reglas y elude hablar de los compromisos
Euskal Herria
«El diálogo avanza si entendemos que todos tenemos derecho a ser oídos»
Jendartea
Desde el llenado de Itoitz se han registrado más de 500 seísmos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss