GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-05
Auzolanean parte hartzeko deia egin die herritarrei Nazio Eztabaida Guneak, nazio eraikuntza indartzeko
·Joan den asteburuan Burlatan adostutako urratsak «kualitatiboki» garrantzitsutzat jo ditu Euskal Herrirako

DONOSTIA

Joan den asteburuan egin zuten Burlatan Nazio Eztabaida ´06, eta bertan, Euskal Herria eraikitzeko gida den Nazio Plana gorpuztu zuten aurten ere. Onartutako neurri eta erabakiak «kualitatiboki» garrantzitsutzat jo zituzten Jagoba Zulueta eta Garbiñe Bueno Nazio Garapenerako Biltzarreko kideek atzo egindako agerraldian. Bi pauso erabakigarritan adostu ziren bertan: Udalbiltza nazio erakundea berrantolatzeko pausoak ematea, eta bigarrenik, Auzolan Nazionala antolatzea.

Neurri berria eta berritzailea da Auzolan Nazionalaren egitasmoa, eta atzo jakinarazi zutenaren arabera, bolunta-rioen deialdia egitea eta zerrenda nazionalak antolatzea adostu zuten Burlatan. Horretarako funts ekonomiko bat behar dela aipatu zuten, baita hori lortzeko urtero ekimen bateratuak egin behar direla ere. Besteren artean, egitasmo hori antolatzen hasiko da orain Nazio Garapen Biltzarra.

Bestelako ebazpenak

Auzolanaren bitartez, Jagoba Zuluetak azaldu zuenez, nazio eraikuntzaren herri estrategia indartzeaz gain, bertan herritarren parte-hartzea eta lana antolatzeko aukera ematen da. Auzolan nazionalean parte hartzeko deialdia egina dio gizarteari.

Euskal Herriak bizirik irautea eta hura gara dadin bermatzeko bestelako erabakiak onartu zituzten Burlatako Nazio Eztabaidan. Besteren ar- tean, ondokoak: Gatazka politikoaren konponbideari begira, euskal herritarren hitzaren eta erabakiaren errespetua oinarri izanik, herri dinamika zabal bat gorpuztea; Internet bidezko .eus domeinua erdiesteko eragile askotariko bat sortzea; aurtengoan ere Aberri Egun bateratuaren aldeko apustua berrestea; eta, Zuberoako «argi gorria» ikusita, aurten ekimen zehatzak egiteko konpromisoa.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
«La internacionalización permite preservar las señas de identidad»
Kirolak
El margen de error cada vez es menor
Euskal Herria
Pérez Rubalcaba reitera sus reglas y elude hablar de los compromisos
Euskal Herria
«El diálogo avanza si entendemos que todos tenemos derecho a ser oídos»
Jendartea
Desde el llenado de Itoitz se han registrado más de 500 seísmos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss