GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-11-05
- Errugbia
Biarritzek orain arteko itxurarik onena eman du
·Lapurtarrek Ligan behar zuten partida egin zuten

BIARRITZ 44
MONTPELLIER 11

BIARRITZ

Biarritzek jokoan zeuden puntu guztiak batu zituen atzo Montpellierren aurka. Garaipenak ematen dituen laurak, baita puntu gehigarria ere, sei entsegu egin baitzituen Lapurdiko taldeak.

Emaitzak dena erakusten du. Zuri-gorriak gogoz irten ziren zelaira. Ligan ez dira itxura ona ematen ari, eta hori garbitu nahi izan zuten atzoko neurketan. Montpellierrek jaso zuen orain arteko gauza txar guztien ordaina.

Kanpotarrek lehen zatian eutsi ahal izan zieten euskaldunen erasoei. Zigor baten ondorioz, gainera, markagailuan aurreratu ere egin ziren, baina bigarren zatian ezer gutxi egin ahal izan zuten.

Lapurtarrek bigarren zatian erabat zapaldu zuten Montpellier. Erasoan ongi aritu ziren baloia hegaletara ongi zabalduta, eta horren ondorioz, beste lau entsegu egin zituzten. Amaieran, Biarritzek Ligan behar zuen garaipen horietakoa lortu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
«La internacionalización permite preservar las señas de identidad»
Kirolak
El margen de error cada vez es menor
Euskal Herria
Pérez Rubalcaba reitera sus reglas y elude hablar de los compromisos
Euskal Herria
«El diálogo avanza si entendemos que todos tenemos derecho a ser oídos»
Jendartea
Desde el llenado de Itoitz se han registrado más de 500 seísmos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss