GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-11-05
- Top 14
Aviron Baionakoak lehengoan jarraitzen du

BOURGOIN 39
AVIRON 10

BIARRITZ

Avironek sailkapeneko azkeneko postuan jarraitu beharko du beste jardunaldi bat jokatu ostean. Zuri-urdinek burua altxatu ezinik jarraitzen dute, eta gauzak gero eta zailago jartzen ari zaizkie.

Partida zaila zuten Lapurdiko hiriburuko jokalariek, Bourgoin Ligako azkeneko fasea jokatzeko asmotan baitabil. Hori aurretik jakina zen, baina zuri-urdinei horrek berdin izan behar die, sailkapenean atzean geratuta baitaude, eta nahi eta nahi ezkoak ditu puntuak. Atzo, ordea, Bourgoin askoz ere hobea izan zen.

Lehen zatiko erdira bitarte nahiko itxuroso aritu ziren zuri-urdinak, baina azkeneko hamahiru minutuak oso luzeak egin zitzaizkien euskaldunei, eta hiru entsegu egin zizkieten.

Erabakigarriak izan ziren puntu horiek, partida baldintzatu baitzuten. Oraindik bigarren zati osoa geratzen zen, baina Avironentzat kolpe handia izan zen. Igiñiz gazteak lortu zuen entseguak bazirudien suspertzeko balio zezakeela, baina ez zen horrela izan, etxeko taldeak partida beti kontrolpean izan baitzuen. Amaieran, ongi merezitako garaipena eskuratu ahal izan zuten, eta helburua bete, puntu gehigarria ere lortu baitzuten. Avironek, aldiz, esku hutsik itzuli behar izan zuen. Oraindik asko geratzen da, baina asko aldatu beharra dauka. Aurrekoak ihes egiten ari dira; Aviron, berriz, ezinean dabil, eta gauzek berehala aldatu beharra daukate.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Ekonomia
«La internacionalización permite preservar las señas de identidad»
Kirolak
El margen de error cada vez es menor
Euskal Herria
Pérez Rubalcaba reitera sus reglas y elude hablar de los compromisos
Euskal Herria
«El diálogo avanza si entendemos que todos tenemos derecho a ser oídos»
Jendartea
Desde el llenado de Itoitz se han registrado más de 500 seísmos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss