GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-07
Areto bat utziko du CABABek Hotz Handia plana abiatzeko
CABABeko presidente Didier Borotrak aurten Hotz Handia plana martxan jartzeko derrigorrezkoa den aretoa utziko duela adierazi zuen ostiralean. Lokalaren bideragarritasun ikerketen emaitzen zain dira orain. Plana aurrera eramaten duten elkarteek Estatuaren diru-laguntzak lortzeko eskaera egiteko gaur dute azken eguna.

BAIONA

Neguko hotzari aurre egiteko laguntza behar dutenei harrera egiteko Hotz Handia plana aurrera eramaten duten elkarteek CABABi presioa egin diote. Ondorioz, abenduaren 15etik martxoaren 15era arte areto bat utziko duela adierazi du CABABek. Lokala lortzen badute plana abian jarriko da; izan ere, elkarteko ordezkariek aurreko urteetako egoeran laguntza plana ez zutela abiatuko adierazi zuten. Orain arte laguntza behar zuen jendea etxe aurrefabrikatuetan hartzen zuten.

Table du soir, Emmaus, Gurutze Gorria, Point Accueil jour, Secours Catholique eta Aterbea elkarteko kideak zain daude CABABek Angeluko Blancpignon aldean dagoen lokalaren bideragarritasun ikerketak bukatzeko. Bestalde, denbora mugatua da, gaur baita azken eguna Estatuak plana abiatzeko ematen dituen diru-laguntzak eskatzeko, eta aurrefabrikatua ez den egoitza baten ezean elkarteek argi utzi dute ez dituztela aurtengo Hotz Handia plana abiatzeko diru-laguntzak eskatuko. Kasu horretan diru-laguntzak beste nonbait banatuko dituzte.

Estatuko ordezkariek adierazi zuten Pirinio Atlantikoetako Hotz Handia planetarako 90.000 euro aurreikusi zituztela. Paueko elkarteek 25.000 euro eskatu dituztela jakinik, beste diru guztia Ipar Euskal Herriko elkarteentzat izango litzateke.

Point Accueil Jourreko Christian Muratek CABABeko auzapezek izan duten jarrera ona nabarmendu du. Bestalde, Estatuko ordezkari diren Paueko prefekturan eta Osasun eta Gizarte Aferen Zuzendaritzan (DDASS) izan duten jokaera salatu du. Estatuko erakundeek elkarteei egoitza eta egoitzaren inguruko zerbitzuak atzemateko emandako epea laburregi jo du Muratek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Ana Urkijo:«Hasta aquí hemos llegado, basta ya»
Mundua
El recuento apunta a la primera victoria general sandinista en los últimos 16 años
Jendartea
Los alcaldes de Hondarribia e Irun dicen que apoyar el alarde mixto sería peor
Kultura
Ahantzitako esklaboen tragedia oroituz
Ekonomia
La CE corrige al alza la previsión de crecimiento en la UE y la zona euro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss