GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gaurkoa 2006-11-07
Iñaki Friera - Idazlea
Ebidentziarik ez

Laurogeiko hamarkadan, gazteak ginela, euskararen aldeko talde bat sortu genuen Barakaldon. Euskara ikasi berrian bizitzeko lekua egituratu nahi genuen, euskaldunen eskubideak aldarrikatzeko bide bat landu.

Gazteak ginen, baina esperantza ez genuen gazteetan jarri, etorkizuna haurretan zegoela sinesten genue- lako, orduko haurretan, egungo gazteetan. Jo eta ke ibili ginen umeentzako ekitaldiak antolatzen, D ereduaren aldeko kanpainak bultzatzen, maisu-maistrekin lanean. Orduko haurretan itxaropena, egungo gazteekiko konfiantza osoan.

Baina hara non Bizkaiko euskara-zerbitzuek jardunaldi batzuk antolatu dituzten “Gazteak eta euskara” gaia jorratzeko, euskara-zerbitzuek sumatzen dutelako «alde itzel eta kezkagarria dagoela ezagutzaren eta erabileraren artean». Eta neuk ere, ebidentziaren aurrean (ebidentziak esan nahi du ikusi ­edo entzun, haztatu, usaindu­ zerbait egia dela), neure egiten dut kezka hura. Horretara, jardunaldien xedea ikusita, egunotan erabili dudan gogoeta ekarri nahi dut honetara, bihar eta etzi Leioan elkartuko direnentzat ere baliagarria izango delakoan.

Kontzientzia

Hizkuntzari dagokionez, zeren kontzientzia dute gazteek (edo haurrek, edo helduok)? Badakite, bai, euskara existitzen dela, euskaldunak... Eta? Galdera bestela eginda: Badute egungo gazteek euskararen hizkuntza-komunitatearen kontzientziarik, ebidentziarik? Ikusten dute (edo entzun, haztatu, usaindu) Bizkaiko udalerri handienetan halakorik? Badute, bai, nolabaiteko kontzientziarik, politikoa, sinbolikoa, euskararen aldeko jaietan parte hartzera eramaten duen kontzientzia hori, baina euskararen hizkuntza-komunitateko kide izatearena? Esango nuke ezetz, gazte horiek ez direla euskal hizkuntza-komunitateko partaide sentitzen, zer den ere ez dakitela, eta kontzientzia hori izan gabe, hizkuntza-komunitate baten geroan hizkuntzak berak duen garrantzia ulertu barik, zergatik (edo zertarako) egingo dute gazteek euskaraz, gaztelaniaz mintzatzea erosoagoa bada?

Eskolan jaso dute euskara, normaltasunez, ia gatazkarik gabe, eta, euskarak bide dituen mugarriei eta iraungitze-datari men eginez, handik irten, adin batera heldu eta zart!, kalean erabiltzeari uzten diote (eskolan ere ez dira oso fidelak euskararekin). Jakina! Eskolatik kanpo, Bizkaiko udalerri nagusietan, ez da euskararen hizkuntza-komunitaterik ikusten (edo entzun, haztatu, usaindu)!

80ko hamarkada hartan, hiztun-sare xume bat sortzeko gai izan ginen, eta hura, bere txikian, aski izan zen herri erdaldun hartan euskararen erreferentzia izateko. Etorkizunari uzten genion ametsa, orduko haurrei, egungo gazteei. Eta hogeita bost urte geroago, lehengo lepotik burua, hura bezalako ekimenetan (Bizarra lepoan, UK...) bilatu behar dugu hizkuntza-komunitatearen erreferentzia. Hortik kanpo... haren ebidentziarik ez.

Lagunen garrantzia

Komunitate hori gabe, gazte-sareei begira jartzen gara, haiek aztertuta erabilerako hutsunearen zergatia hobeto ulertzeko. Baina gazteek badute beste arazo bat euskaraz jarduteko, hala nahi izatera: lagunek onartua izatearen garrantzia. «Euskaraz egin eta halako aurpegiz begiratzen didate lagunek» dioskute gazteek kontzientziarekiko koherentzia eskatzen diegunean. Eta ezinezkorik ez diegu eskatuko gazteei, ezta? Haiek sortu behar dute, ingurua guztiz kontra daukatela, bes- teok osatu ez dugun sarea, komunitatea?

Gazteen harreman-sareak eta komunikazio-bideak hartu beharko dira gogoan: argota, kodeak, hizkerak... Laurogeiko hamarkadan proposamen-edo bitxia iradoki zuen Txillardegik: euskal rock erradikalaren aroan arrakasta zuten taldeek, gaztetxez gaztetxe zabaltzen ziren fanzineek rol garrantzitsua bete zezaketela, haien lanen bidez gazteen argota landu, zabaldu eta finkatzeko.

Hogeitaka urte geroago, lehengo lepotik burua: berriz ere ekarpenak kanpotik heltzen zaizkie gazteei (Frexkue, Mantxut?, Segapotoen mezu sekretuak, Mihiluze ­bide batez, programa guztiak ikusi gabe ere, uste dut saio horretan hutsaren hurrengoa dela euskara eskolan ikasi duten gazteen parte-hartzea. Agian, gazte haien hizkuntzak falta duelako programan parte hartzeko behar den freskura­). Alegia, argota, kodeak, hizkerak... era naturalean sortzeko komunitaterik ez dagoenez, ez gazteena, ez gainerako euskaldunena, artifizialki sortu behar dugu berez ezin sor dezakeguna. Hizkuntza-komunitatearen ebidentziarik ez.

Erdaraz hitz egiteko eragingarriak nagusi dira

Ederragoa da, osatua, erosoagoa, erdaraz eskaintzen zaien mundua. Erdararen hizkuntza-komunitateak ez die ezer eskatzen, esfor- tzurik ez da egin behar komunitate horren partaide izateko, hartan goxo-goxo murgiltzeko.

Zergatik aukeratu behar du Getxo, Leioa... Sopelako gazteak euskara erdarazko eskaintzak xarma handiagoa badu? Zein da gure eguneroko hizkuntza, haurrekin ari ez garela? Zein hizkuntza dute gazteek haien inguruan? Zer hizkuntza erabiltzen dute haien kultur, mu- sika, kirol... erreferenteek?

Gizarte alorreko gezur sozialak

Eta honaino heldu behar genuen. Zalantzarik gabe, gazteen egoeraz hitz egin beharko da, haien harreman- sareak eta komunikazio-ohiturak aztertu, eskolaz kanpoko hezitzaileek duten garrantziaz gogoeta egin..., dena egin beharko dugu euskara gazteen ahoan ere entzuteko, baina haiekin batera euskararen hizkuntza-komunitatea, euskal hiztunen sarea osatzeko eta egituratzeko gai ez bagara, hogeita bost urte barru... Eta honen kontzientzia hartu behar dugu, gazteekin batera, euskara normaltasunez ikusi nahi badugu kalean. Eta nik, inor nekatzeko gogorik gabe, hura egituratzeko ekimen gehiago, baliabide gehiago, bultzada gehiago ikusi nahiko nioke udal administrazioari, euskararen hizkuntza-komunitatearen ebidentzia izateko. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Ana Urkijo:«Hasta aquí hemos llegado, basta ya»
Mundua
El recuento apunta a la primera victoria general sandinista en los últimos 16 años
Jendartea
Los alcaldes de Hondarribia e Irun dicen que apoyar el alarde mixto sería peor
Kultura
Ahantzitako esklaboen tragedia oroituz
Ekonomia
La CE corrige al alza la previsión de crecimiento en la UE y la zona euro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss