GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-07
Bertek kanporaketa salatzeko beste gose-greba bat hasi du
Fernando Bert euskal preso politikoak bes- te gose-greba bati ekin dio Muret-Seysses espetxean. Estatu frantsesak bera kanporatzeko azaroaren 9ko data ezarri zuen, baina ondoren erredentzioak kendu zizkion eta da-ta hori atzeratu zuen. Hain justu, kanporake-ta salatzeko helburuz, Bertek urrian hamar eguneko baraualdia egin zuen.

DONOSTIA

Fernando Bert euskal preso politikoak beste gose-greba bat abiatu zuen atzo Estatu frantseseko Muret-Sysses espetxean, bere kanporaketa salatu eta horri aurre egiteko. Bertekin batera, Gasteizko Juan Karlos Subijana eta Durangoko Oier Gonzalez EPPK-ko kideak ere gose greban daude Berten kanporaketa salatzeko.

Estatu frantsesak, hasiera batean, azaroaren 9ko data ezarri zuen Fernado Bert kanporatzeko eta neurri horri erantzuteko presoak joan den urriaren 16an gose grebari ekin zion.

Baraualdian hamar egun eman ostean, agintari frantsesak erredentzioak kendu zizkioten eta kanporatze data atzeratu zuten. Atzo, aldiz, beste gose- greba bati ekin zion kanporaketari aurre egiteko.

Fernando Bert jaiotzez Elgoibarkoa izan arren, Donostiako bizilaguna da. 2002ko azaroan Polizia frantsesak atxilotu zuen eta egun Muret-Seysses espetxean dago preso.

Askatasunak Bert askatzeko exijitu zuen prentsa adierazpen batean, eta kanporaketaren prozedura ez bidezkotzat jo zuen. Amnistiaren aldeko antolakundearen aburuz, Estatu frantsesak euskal preso politikoen eta iheslarien kontra erabiltzen duen neurri hori «prozedura judizialetik kanpo dago, eta inkomunikazioaren eta torturaren aurkako bermeak sai- hestea bilatzen du».

Besterik ere nabarmendu zuen, ordea. Bere iritzian, euskal herritarrak kanporatuta, torturak jasateko arriskuan izaten dira eta Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea ukatzen zaie. Askatasunak «errepresio politikoaren erabilpena- ri» uko egiteko deia egin zion Estatu frantsesari.

Gose eta egarri-greba Puerton

Puerto II espetxean dagoen Gorka Martinez gasteiztarra aita izan berri da eta umea ikusi ahal izateko bizikidetzako bisa eskatu du. Espetxeko zuzendaritzak, aldiz, ukatu egin dio eskubide hori.

Urraketa hori salatzeko gose eta egarri-greba hasi du. Puerto IIko gainerako presoek ere gose-greba abiatu dute kideari elkartasuna adierazteko.

Beste alde batetik, Askatasunak abiatutako ekimen ibiltariaren baitan, ehun pertsona elkarretaratu ziren joan den igandean Altsasun.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Ana Urkijo:«Hasta aquí hemos llegado, basta ya»
Mundua
El recuento apunta a la primera victoria general sandinista en los últimos 16 años
Jendartea
Los alcaldes de Hondarribia e Irun dicen que apoyar el alarde mixto sería peor
Kultura
Ahantzitako esklaboen tragedia oroituz
Ekonomia
La CE corrige al alza la previsión de crecimiento en la UE y la zona euro
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss