Etxeratzeko agindua zorroztu arren, indarkeria nagusi da Irak okupatuan
Saddam Husseinen kontrako sententziak ez du bat ere lagundu Irakek bizi duen indarkeria baretzen. Gobernuak ezarritako etxeratzeko aginduak erasoak murriztu ditu, baina ez ditu eten. Sunien haserrearen eta xiien pozaren erakustaldiek bi komunitateen arteko giroa are gehiago gaiztotzea baino ez dute lortu.
BAGDAD
Saddam Hussein Irakeko presidente ohiaren kontrako heriotz zigorraren sententziak giroa are gehiago gaiztotu du herrialde okupatu horretan. Ekialde Hurbileko hainbat analistek iragarri zuten heriotzerako zigorrak xiien eta sunien arteko amildegia handituko zuela. Eta asmatu egin dute. Irakeko Gobernuak xiiak dira nagusi etxeratzeko agindua indartu zuen Bagdaden eta populazioaren gehiengoa sunia duten bi eskualdetan Diyala eta Salahuddin, bertan Saddamen kontrako zigorrarengatik protestatzeko ekitaldiak eta ekintza armatuak areagotuko zirelakoan. Mugimenduen galarazte horrek eta segurtasun indarren handitzeak erasoen kopurua murriztea lortu du. Hala ere, agintarien debekua urratu duenik ere izan zen. Salahuddin eskualdean, esaterako, bi soldadu estatubatuar hil ziren atzo helikopteroak lurra jo ondoren. Estatu Batuetako (AEB) Armadak ezbeharra edota erasoa izan zen ikertzen ari zen. Saddamen jaioterria, Tikrit, eskualde horretan dago eta bertan sententziaren kontrako protestak izan dira. Al Anbar eskualdean, bestalde, beste hiru soldadu estatubatuar zendu ziren. Baquban ere hildakoak izan ziren, baina irakiarrak. Saddamen kontrako sententzia gaitzesteko manifestazio batean parte hartzen ari zirela, Polizia tiroka hasi eta bi lagun hil zituzten. Zenbait frankotiratzailek AEBek Faluyan duten egoitza eraso egin zuten, baina ez zuten biktimarik sortu. Faluyan indar handia dauka erresistentzia suniak. Sunien haserrea agerian gelditu zen Bagdadetik iparralderantz dagoen Azamiya barrutian ere. Bertan erasogileen eta Poliziaren arteko liskarrak izan ziren, hainbat lekukok jakinarazi zutenez. Nolanahi ere, etxeratzeko agindua apurka-apurka altxatzen hasi ziren Irakeko agintariak. Atzo, hiriburuan zein beste bi eskualdeetan Poliziak ospitalera joateko edota jana eta edariak erosteko baimena eman zien herritarrei. Gaur goizaldeko 6.00etatik aurrera 4.00etan Euskal Herrian ibilgailuak ere ibili ahalko dute, beti ere Irak okupatuak dituen ohiko mugen barruan.
Beste epaiketa bat, gaur Saddam Husseinek urkatuta hiltzeko zigorra jaso zuen joan den domekan, 1982an Duyail hirian agindutako 148 xiien hilketarengatik. Berarekin batera, inbasioaren aurreko Gobernuko beste bi goi karguk ere zigor bera jaso dute.
Gaur bertan, Saddam auzitegietara itzuliko da kurduen kontrako krimenengatik zabaldutako epaiketa dela-eta.
Apuntes
La Defensa recurrirá todas las
sentencias
Los abogados del depuesto presidente de Irak y siete de sus antiguos colaboradores anunciaron que recurrirán todas las condenas del Tribunal Especial Iraquí. El jefe de la Defensa afirmó que «los estadounidenses y los iraníes que controlan el tribunal son los que han tomado este veredicto injusto». Relator de la ONU duda del juicio
El relator especial para Jueces y Fiscales de la Comisión de DDHH de la ONU, Leandro Despouy, alertó de que la condena de Saddam se pueda interpretar como «el veredicto de vencedores sobre vencidos» y pidió que no se ejecute. Despuy dudó, asimismo, de la «legitimidad y de la credibilidad» del juicio. Irak, entre los más corruptos del mundo
El informe Indice de Percepción de Corrupción 2006 realizado por la ONG Transparency International sitúa a Irak , junto a Myanmar y Haití, entre los países más corruptos de los 163 estudiados. Es destacable en el barómetro de 2006 el empeoramiento de Irak, que ha bajado más de 15 puestos.
|